lunes, 11 de abril de 2016

lunes, 11 de enero de 2016

Mapa Mentalak

Azkenaldian, gure 6. mailako ikasleak buru belarri dabiltza mapa mentalak egiten. Hona hemen adibide bat.

 

lunes, 23 de noviembre de 2015

SORMENA

Hona hemen bizkotxo eder bat!



SORMENA

Gaur sumendi bat egin dugu!


SORMENA


Gaur ere sormena euki dogu eta Malenek lanpara polita egin dau. Zelan lortu ete dau?






martes, 3 de noviembre de 2015

5. mailako ipuinak


                                               Txutxeren txabola



Egun horretan gertatu zana ezin dut nire burutik kendu oraindik. Udako egun zoragarri bat zen, goiz-goizetik familia osoa eguna etxetik kanpo pasatzeko gauzak prestatzen genbiltzan. Nire gurasoen lagun batzuk, Nafarroako herri txiki batetan duten baserria ezagutzera joango ginen. Plana nahiko aspergarria zirudien, hasarratuta nengoen. Berriz udako egun bat galduta aitak eta amak nahi dutena egiten.  Goizeko hamaiketan heldu ginen Saldias herrira, Intxurea baserria bene-benetan izugarria zen: handia, lorez eta zuhaitzez inguratua, animaliz betetako korta bategaz....


Heldu bezain laster baserriko familiaren semea, Bingen, ikusi nuen han-hemen baserriko lanetan laguntzen. Geroago Bingen niregana hurbildu zen eta esan zidan:
-Nire bete-behar guztiak amaitu dodaz, bazatoz nigaz eta nire txakurra Txutxegaz jolastera?
-Noski. -ea eguna animatzen den pentsatu neban.
Olgetan ibili ginen luzaro eta halako batean galdetu zidan:
-Gura dozu nire txoko sekretua ikustera etortzea?
-Txoko sekretua? zer da hori? Non dago? Zurea da?
-Lasai, neska, zatoz hemendik.
Baserriko atzekaldera abiatu ginen eta txakurraren txabola seinalatu zuen:
-Hor dago txoko sekretua.
-Txutxeren txabola,txoko sekretua da? Hori bai tontakeria hutsa!
-Inoiz ikusi ez dituzun gauzak ikusi gura badozu, sartu txabolan eta erakutziko dizkizut.



Inoiz ez dut ahaztuko Txutxeren txabolan sartu ginenean ikusi nuena, barruan gozokizko baso magiko bat zegoen: zuhaitzen adarretan gozokiak zeuden zintzilik, loreak azukrezkoak ziren eta bedarra txokolatezkoa. Han egon ginen arratsalde osoa, sabela gozokiz bete-beteta eduki arte, amets zoragarri bat ematen zuen. Handik irtetean, Bingen agurtu eta etxera itzuli ginen. Inoiz ez dot egun hartan gertatutakoa inori kontatu. Baina betirako gauza bi ikasi nebazan: bat, nahiz eta egun bat itxura aspergarriarekin hasi izugarri aldatu ahal da. Eta bi, txakurren izenak ez dira besterik gabe jartzen.