Gure ikasleak Alhondegian ospatu zen Scratch Egunean.
Mostrando entradas con la etiqueta Scratch. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Scratch. Mostrar todas las entradas
jueves, 26 de mayo de 2016
jueves, 30 de mayo de 2013
viernes, 24 de mayo de 2013
SCRATCH EGUNEKO EGUTEGIA
Azkenean heldu da luzaroan gure egutegian gorriz markatutako eguna.
200 ume inguru, azken asteetan asmatu, sortu eta garatu dituzten
proiektuak partekatzeko espazio batez gozatu ahal izango dute.
Jardunaldian zehar ekintza desberdinak egongo dira egoitzaren arabera.
lunes, 13 de mayo de 2013
SCRATCH EGUNERAKO TALDEAK
Dagoeneko aukeratu doguz Scrath egunean euren proiektuen aurkezpena egingo dabezan taldeen bozeramaleak. Hona hemen euren argazkiak
LEGOXETA1
LEGOXETA2
LEGOXETA1
LEGOXETA2
miércoles, 6 de marzo de 2013
5. MAILAKO SCRATCHEROAK
Kaixo 5. mailako Scratcheroak!!!
Oraingo honetan, beste ariketa baten proposamenarekin nator:
SCRATCH BERRI BAT PRESTATU BEHARKO DOZUE:
- GAIA: Planetak
- Baldintzak: 3-4 pertsonako taldeak.
Planetei buruzko azalpenak agertu behar dira.
Azalpenak irudiz eta zuen ahotsez izan beharko dira.
- Iraupena: 3 minutu gutxienez
jueves, 28 de febrero de 2013
Badator Scratch Eguna 2013!
Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Formaziorako Institutu INTEFek emandako 2.0 Praktika Onen 2.0 zigilua eskuratu berri, hemen gaituzue Scratch Egunaren hirugarren ekitaldia aurkezteko prest.
Mezu honen bidez, gonbidatu nahi zaituztegu irakasle eta hezitzaileok datorren astean Scratch Egunaren inguruko informazioa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izango diren aurkezpenetara.
Scratch Eguna 2013, jaieguna baino gehiago, ikasturte osoko proiektua da eta maiatzean ospatuko den jardunaldian izango du amaiera (eguna zehazteke).
Egun horretan, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako neska-mutilek bertan aukera paregabea izango dute Scratchekin egindako beren esperientziak erakusteko.
Aurten, hurrengo etapetan proiektuari bide emateko, gune berri bat zabalduko da 13 -16 urtetako neska-mutilek Scratch eta hardware librearekin egindako erakustaldiak egiteko.
2011an Scratch Eguna Bilbon ospatu zen, 2012an Bilbo eta Donostian, eta aurten, hiru egoitzatan antolatzen saiatuko gara:

- Scratch Eguna 2013 BI (Bilbo)
- Scratch Eguna 2013 SS (Donostia)
- Scratch Eguna 2013 VG (Vitoria-Gasteiz)
Scratch formazioa Deustun, Donostian eta Gasteizen
Scratch Eguna 2013 taldeak hurrengo egunetan eskeiniko ditu formazio saioak:
- Deustuko Unibertsitatea: Otsailak 21 eta 28, eta martxoak 08 eta 14. Bilboko Campuseko (Avda. Universidades 24, 48007, Bilbao) Ingenieritza Fakultatearen lehenengo solairuan 105L gelan. Pablo Garaizarren esku (@txipi – Cátedra Telefónica). http://goo.gl/maps/aP3ZP
- Gasteizeko V01 Berritzegunea: Otsailak 21 eta 28, eta martxoak 07 eta 14. Josu Garro (@otxolua) eta Inazio Uriguen (@moropiau). http://goo.gl/maps/p9oJd
- Lasarteko G06 Berritzegunea: Martxoak 13, 14, 20 eta 21. Oskia Álvarez (@oskiaisuri) eta Iñaki Zarautzen esku. http://goo.gl/maps/78mTL.
lunes, 4 de febrero de 2013
SCRATCH
5. mailako ikasleentzako lehengo ariketa, Robotika blogean jadanik sartuta dago. EKIN LANARI!!!
jueves, 31 de mayo de 2012
SCRATCH EGUNA 2012
Hona hemen Scratch Eguneko lehenengo bideoa:
Azkenean lortu dugu hurrengo bideotxo hau editatzea. Bertan Bilboko Alhondegian sortutako giro ederra ikusi daiteke. Ia zuen gustokoa den!
Azkenean lortu dugu hurrengo bideotxo hau editatzea. Bertan Bilboko Alhondegian sortutako giro ederra ikusi daiteke. Ia zuen gustokoa den!
sábado, 19 de mayo de 2012
GAUR, SCRATCH EGUNA!!!
Zapatu honetan, hainbat eskolek hartuko dute parte Bilbon
eta Donostian aldi berean ospatuko den eta Scratch programazio softwarea oinarri
duen jardunaldi honetan.
Scratch eguneko kartela. Argazkia: Scratch eguna
Zapatu honetan, maiatzak 19, Scratch Eguna 2012 ospatuko da
Bilboko Alondegian eta Donostiako San Telmo museoan, eta Hiru3 komunitateak
zuzenean emango du Bilboko jardunaldia 11:00etatik aurrera. Bizkaia eta
Gipuzkoako hainbat eskolek hartuko dute parte Scratch programazio softwarea
oinarri hartzen duen jardunaldi honetan.
Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio
informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari
lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.
Jardunaldi honetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte: 12 talde izango dira Donostian eta beste 12 Bilbon. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat eta, eskatzen diren hiru scratch motaren artean, gutxienez bi.
Scratch Eguna 2012 ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Gainera, talde bakoitzak egokitu zaion mahaia apaindu beharko du. Apainketa guztiz librea da, eta edozein material erabili daiteke horretarako. Goizeko 09:30etik 11:00etara bitartean, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu eta standa apaintzeko. 11:00etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkie bisitariei. Jardunaldiaren bukaeran, 14:00etan, zenbait opariren zozketa egingo da eta ekitaldi horrekin amaituko da Scratch Eguna 2012.

miércoles, 16 de mayo de 2012
ESPERIENTZIAK PARTEKATUZ II
Gaur arratsaldean, gure 6. mailako ikasleek, euren Scratch eta Robotikako lanak 3, 4 eta 5. mailako ikasleei aurkeztu deutsez.
Oso esperientzia polita izan da eta txikienak gogo askorekin dagoz eurak be Scratchean hasteko.
Bestalde, aipatu datorren zapatuan ospatuko sala SCRATCH EGUNA 2012 eta gure ikasleak berton izango dirala.
SORTE ON ETA ONDO PASAU!!!

viernes, 11 de mayo de 2012
SCRATCHEKO TALDEAK
Hona hemen datorren astean Scratch egunerako joango diren ikasleak. Hauek dira joango diranak baina askok gehiagok parte hartu dabe. Hortaz, MILA ESKER GUZTIOI!!!
miércoles, 14 de marzo de 2012
5. MAILAKO SCRATCHEROAK
Kaixo 5. mailako Scratcheroak!!!
Oraingo honetan, beste ariketa baten proposamenarekin nator:
SCRATCH BERRI BAT PRESTATU BEHARKO DOZUE:
- GAIA: Lan sektoreak
- Baldintzak: 3-4 pertsonako taldeak.
3 sektoreei buruzko azalpenak agertu behar dira.
Azalpenak irudiz eta zuen ahotsez izan beharko dira.
- Iraupena: 3 minutu gutxienez
miércoles, 1 de febrero de 2012
SCRATCH EGUNAREN BIGARREN EDIZIOA
Scratch egunaren aurtengo programa habian da!!! Berau ikuste nahi dozuenok, sartu zaitezte ondorengo estekan:
http://www.scratcheguna.eu/
http://www.scratcheguna.eu/
martes, 29 de noviembre de 2011
Scratch - Ariketa Praktikoa I
Kaixo, Lauaxeta ikastolako Scratch-EROak:
Scratch lantzen hasiko gara, eta istorio txiki bat asmatu behar dogu.
Hurrengo aste bietan zehar istorio bat egin beharko dogu. Zuen lanak hurrengo baldintzak bete behar ditu:
Scratch lantzen hasiko gara, eta istorio txiki bat asmatu behar dogu.
Hurrengo aste bietan zehar istorio bat egin beharko dogu. Zuen lanak hurrengo baldintzak bete behar ditu:
- Hirunakako lana da.
- Hirukoteak zuen artean konpondu behar dozuez.
- Talde bikoitiren bat egon daiteke.
- Zuen istorioak behean idazti dogun testuagaz bat etorri behar dau.
- Saioa amaitzean, ez ahaztu zuen lana pen drivean gordetzen.
- Gitxienez, 4 hondo erabili behar dira:
- Izenburua
- Hasierea
- Gertaerea
- Amaierea
- Gitxienez, 3 objektu erabili behar dira:
- Txoria
- Oiz mendiko haize errotea
- Basozaina
- Objektuak animatu egin behar dozuez.
- Gitxienez, 30 segundoko metrajea izan behar dau animazinoak.
- Gehienez, 60 segundokoa.
- Azkenengo hondoan zuen izen-abizenak agertu behar dira. Argazkiak ere agertu daitekez.
Hona hemen istoriotxoaren testua:
Oiz mendi ingurura, txori bat heldu da. Hara heltzean, ikaratu egin da parke eolikoko aerosorgailu hain handiak ikusita. Erraldoiak dirala uste dau. Han dagoan bitartean, basozaina ikusten dau eta harengana hurreratzea erabagiten dau. Berba egiten hasten dira:
TXORIA: —Kaixo, basozaina!
BASOZAINA: —Iepa, txoritxo!
TXORIA: —Zer dira hemen aurrean ikusten dodazan erraldoi honeek?
BASOZAINA: —Ba, Oizko haize errotak dira.
TXORIA: Eta zertarako dagoz hor?
BASOZAINA: —Energia sortzen dabe, etxeetan argia izan daigun!
TXORIA: —Hori ona da orduan, baina zuentzat! Guretzat ez dira hain onak, hortik pasatzean hilteko arriskua daukagulako.
Holan berbetan dagozala, Haize errota batek txoriaren penak entzuten dauz eta txoriagaz berbetan hasten da.
HAIZE ERROTEA: —Parkatu, txoritxo, baina zuen arteko berbaldia entzun dot eta gauza bat bururatu jat.
TXORIA: Eta zer bururatu jatzu bada?
HAIZE ERROTEA: —Zuek nire ondora arrimatu baino lehen geratu egingo naz zuek pasatzeko. Eta gero barriro martxan jarriko naz.
TXORIA: —Ideia bikaina iruditzen jat.. Horrela, zuek eta guk onura lortuko dogu.
Eta harrezkero, Oiztik pasatzen diran txoriak lagun bat daukie: aerosorgailu argia eta zuhurra, eurak pasatzean geratzen dana eta gero barriro martxan jarten dana.
miércoles, 16 de noviembre de 2011
Aurten ere SCRATCH
Dagoeneko, aurtengo Scratch proiektua martxan dago!!!
Iazkoarekin alderatuta, aurtengoan, ziklo osora zabaldu dogu, horrexegatik, zuen etxeetan "Scratch" hitza entzuten hasiak zagoze. Hau dala eta Scratcha zertan datzan azaltzera joko dogu.
Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:
Scratch es una aplicación informática destinada principalmente a los niños y les permite explorar y experimentar con los conceptos de programación de ordenadores mediante el uso de una sencilla interfaz gráfica. Scratch en el aula sirve entre otras cosas para:
Iazkoarekin alderatuta, aurtengoan, ziklo osora zabaldu dogu, horrexegatik, zuen etxeetan "Scratch" hitza entzuten hasiak zagoze. Hau dala eta Scratcha zertan datzan azaltzera joko dogu.
Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:
• Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea
• Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea
• Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea
• Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea
• Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera
• Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera
• Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
• Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
• Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
• Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea
- Desarrollar el pensamiento lógico y algorítmico
- Desarrollar métodos para solucionar problemas de manera metódica y ordenada
- Desarrollar el hábito de hacer autodiagnosis con respecto a su trabajo
- Desarrollar la capacidad de poner en duda las ideas de uno mismo
- Tener la posibilidad de obtener resultados complejos a partir de ideas simples
- Trabajar cada cual a su ritmo en función de sus propias competencias
- Aprender y asumir conceptos matemáticos: coordenadas, variables, algoritmos, aleatoriedad
- Aprender los fundamentos de la programación
- Usar distintos medios: sonido, imagen, texto, gráfico…
- Posibilitar el aprendizaje colaborativo a través del intercambio de conocimiento

Suscribirse a:
Entradas (Atom)