lunes, 18 de junio de 2012

MAILUKIAK


Hamen daukazue 5. B gelakook euskara   bultzatzeko grabatu dogun film laburra.

Espero dogu danon gustokoa izatea!


ORAIN, ZUEN TXANDA DA!!!!



viernes, 15 de junio de 2012

SCRATCH EGUNEKO SARIA

Gaur goizean, Scratch Egunean 6. mailako ikasleei tokatu jaken sariagatik, Legoren inguruan udan antolatzen diran udaleku teknologiko bateko begirale batzuk etorri jakuz robotak zelan erabilten diran erakustera. 5. eta 6. mailakoek esperientziaz gozatu ahal izan dogu, robotak zelan manejatzen diran ikusi eta, eurakaz olgetako aukerea be euki dogu.

Ederto pasa dogu!


 
 











SCRATCH KANPAMENTUA

Gaur ikastolan esperientzia itzela eduki dogu. Scratch Egunean sari banaketa egon zan eta Lauaxeta Ikastolari robotikako kanpamentu bat suertatu jakon. Beraz, gaurko eguna aprobetxatu dabe eta Camp Tecnologicokoak etorri dira erakusketa hau aurkeztera. Robotika munduko gauza barri asko ikusi eta ikasi doguz eta oso ondo pasatu dogu.




BILBORA IRTEERA

Martitzenean 6.mailako ikasleak Bilbora joan ginan. Lehenengo, Alde Zaharra bisitatu genduan eta bertan Erriberako Merkatua, Bilboko katedrala eta Euskal Museoa ikusi genduzan. Geroago, Plaza Barrira joan ginan bokata jatera eta ondoren, Guggenheim museo ondoko kolunpioetan atseden hartu gendun. Azkenik, Deustuko Unibertsitatea zeharkatu gendun eta autobusa hartzera joan ginan. Egun oso polita izan zan eta oso ondo pasatu gendun!






MARKELIÑE LAUAXETAN

Aurreko asteetan Markeliñe antzerki taldea Ikastolan egon da bere azkeneko antzezlana prestatzen. Horretarako, gugana etorri dira euren antzerkiari buruzko iritziak jasoteko asmoagaz. Oso ondo pasatu dogu eta arrakasta izatea espero dogu. Benetan ikusteko modukoa da! Zorte on!!


viernes, 8 de junio de 2012

miércoles, 6 de junio de 2012

UNITATE DIDAKTIKO MULTIDIZIPLINARRA

Atzo, 1 eta 2 sektoreekin zerikusia duen irteera bat egin gendun Aretxabaletara. Berton, gazta ekoiztearen prozesuarekin eta hortuariekin harremandutako gauzak ikusteko aukera izan gendun. Ederto pasatu gendun eta baita asko ikasi ere.


ATHLETIC BETI ZUREKIN!!!

Marea zuri-gorria Lauaxeta Ikastolan Athletic-Bartzelona final egunean (maiatzaren 25ean)