lunes, 17 de diciembre de 2012

EDURRETAKO PANPINA

5. mailako ikasleek edurretako panpin hau egin dabe plastikozko edalontziekin. Ikusgarria!!!


GABON KANTAK

Lauaxeta ikastolako ikasleak, Gurangoko Gabon Kantetan, joan zan asteburuan.


EKOSISTEMAK

LEHORREKO EKOSISTEMAK

OIHANA: Bero handia eta euri asko egiten dau urte osoan zehar.
BASO EPELA: Urtaro batetik bestera tenperatura eta hezetasun  alde   handiak daukiezan iguruneetako ekosistema da.
BASAMORTU BEROA: Euri gutxi egiten dau eta bero handia.
BASAMORTU HOTZA:  Hotz handia egiten dau egunez eta gauez .
SABANA:  Bero handia egiten dau gehienetan.



URETAKO EKOSISTEMAK


UR GEZA: Ekosistemak ibaiak, aintzirak eta urmaelak dira. Besteak beste, landarak arrainak, anfibioak eta ornobakoak bizi dira ekosistema horretan.
UR GAZIA:Ekosistemak ozeanoak eta itsasoak dira. Algak, arrainak, ugaztunak eta ornobakoak bizi dira ozeanooetan eta itsasoetan .


AMAIA ETXANIZ

EKOSISTEMEN ARRISKUA


BASOETAKO SUTEAK ETA DESFORESTAZINOAK

Suteek eta desforestazionoak, basoak eta basoetako izaki bizidunak suntsitzen dabez.
Askotan, gizakiak basoei su emoten deutse edo zuhaitzak mozten ditu, nekazaritzan, abeltzaintzan edo eraikuntzan erabiltzeko. Batzuetan txangozaleek, nahi gabe, edo arrazoi naturalek (tximistak...) sortzen dute sua, baina orokorrean gureta sortzen dira suteak.
Suak basoa suntsitu ezkero, ehunka urte behar dira erre dena errekuperatzeko



KUTSADURA

Keak, isuri industrialek, zaborrak eta nekazaritzan erabiltzen diran produktuek airea, ura eta lurzorua kutsatzen dabez eta ondorioz, ekosistemen orekea apurtzen da.



 
LEHORTEAK

Urmaelak nekazaritzan, abeltzaintzan edo eraikuntzan gehiegi erabiltzen diranean lehortzen dira eta hondatu egiten dauz ekosistemak.






 
MAIALEN VELLISCA

viernes, 14 de diciembre de 2012

STORYTELLING EDO KONTU-KONTARI










GABON KANTAK

ASTEBURU HONETAN LAUAXETA IKASTOLAKO IKASLEEK GABON KANTAK ABESTUKO DABEZ DURANGON.

ONDORENGO ARGAZKIOTAN, IKASLEAK AZKENENGO IKUTUAK EMOTEN ARI DIRA.






STORYTELLING EDO KONTU-KONTARI

Zenbat aldiz egin dozu negar historio polit edo triste baten ondorioz? Ez dozu uste benetako historioek gure jakin-mina pizten dabela?

Storytelling-a, kontu edo historio bat kontatzea da, beronen bidez ondorio batzuk atara eta ikasketa bat lortzeko asmoz.

Kontuak ez dira umeentzako aisialdi bat soilik, kontuen bidez, bai umeek eta baita helduagoek ere, gauzak bizitzeko aukera lortu daikegu eta zentzu honetan, bizi-esperientzi horreri loturiko ikasketa bat lortu. Hau kontutan izan ezkero, storytelling-ak irakaskuntzan daukan erabilgarritasuna ondorioztatu daikegu. 


Teknika honen bitartez, ikasteko daukaguna erakargarriago bihurtzen da eta lortzen dan ikasketa, barneratu egiten da. Zergaitik? Emozioak bitarteko direla ikasten doguna hobeto gogoratzen dogulako. Horregaitik hain zuzen, gogoratzen doguz gugan eragin emozional handia izan dabezan gauzen datuak (amamak edo amak egiten eban arroz-esnearen usaina, amaren kroketen zapore paregabea, istripu batetan gertatutako gauzak, …).


Erderazko esamolde batek dinoan lez: “Dime y lo olvidaré, enseñame y lo recordaré, involúcrame y lo aprenderé”.


Gauzak gogoratzea, barneratzea, azken baten… benetako ikasketa bat lortzea… eta bitartean gainera ondo pasatzea badakar, zer eskatu daiteke gehiago!


Teknika hau martxan jarriz, Lauaxeta Ikastolan, LMH-an eta ingelesa bitarteko dala, kontu-kontari ekintza batzuk antolatu dira aste honetan bertan.



jueves, 13 de diciembre de 2012

ESPERIMENTUAK II

Sormen orduan Andonik, Itziarrek, Gadeak eta Irunek egindako esperimentuak ikusgai:





NI NAGUSIA NAZENEAN…

NI NAGUSIA NAZENEAN
Ni nagusia nazenean albaitaria izan gura dot txikitatik animaliak asko gustatu jatazalako. Nire bizitzan zehar animaliegaz zelan eroan nazen kontatuko deutsuet:

Nire gurasoak esaten deustien moduan, txikitan  mota askotako animaliak eskuagaz hartzen nebazan. Bost urte neukazanean, Kale deitutako txakur zuri bat ikusten eustanean, beti buruz gora jartzen zan ni berari ukutzeko eta gauza politak esateko.

Gitxi- gorabehera  sei urte neukazanean, nire aita hegan  egin ezin eban txori bat aurkitu eban eta etxera ekarri eustan. Pitxi izena jarri eutsagun eta urte bat barru Urkiolan aske itzi eutsagun, baina nik negar asko egin neban.

Zazpi- zortzi urtegaz arrain bat erosi gendun eta Jaime izena jarri eutsagun, baina oso bakarrik egoanez beste arrain bat erosi gendun eta Izar izena jarri eutsagun. Urte bet eta erdi barru arrain biak egun berberean hil ziran eta berriz ere negar asko egin neban.

Hamar urtegaz, ekainaren hamaikan, txakur bat erosi gendun Burgosen eta beragaz oso ondo pasatzen dot!!! 2013ko martxoaren 2an bi urte egiten dauz.
                                                        June Silva Larrea

NAVIDAD

NAVIDAD

Para mi la Navidad es una de las celebraciones mas bonitas, lo que os contaré de la Navidad es que me encanta.
Primero os diré como lo celebro, lo bonito que están las ciudades, iluminadas, decoradas…con adornos.

       Esta época es ideal para estar con la familia,  ya que el resto del año no estamos juntos. A finales de diciembre, es decir, cuando viene el Olentzero nos juntamos en casa de mis tíos (unas 11 personas). Ese día, el 25 de diciembre, cada uno coge su regalo del árbol ya que cada regalo tiene el nombre al que pertenece, es muy emocionante.
Para la comida se hace un concurso de  “pintxos de diseño”. Hay tres premios: mejor sabor, mejor decoración y premio para el perdedor por ejemplo: unos guantes de fregar. Después de comer hacemos un karaoke y jugamos al trivial. Nos lo pasamos genial.

            En nochevieja, vamos a Galdakao allí cenamos y comemos las uvas. Al día siguiente comemos donde mi amama, junto a mis primos de Francia y de Durango. Disfrutamos un montón porque no nos vemos muy a menudo.

       La última celebración, la de Reyes, la hacemos en mi casa y vienen mi aitite y las amamas. En Reyes hay menos regalos y mas este año, con la crisis.

            Yo en las Navidades no estoy nada ocupada como veis, ¡no paro quieta!
Uno de mis deseos es que las tradiciones sigan todo el tiempo posible.
¡ ESPERO QUE SE CUMPLA!¡ Me encantan las Navidades!





                                                                              Irati Gómez Aranberri

miércoles, 12 de diciembre de 2012

ALDIZKARIKO ATALAK I

6. mailako ikasleak aldizkariak egin dabez sormen orduan. Blog honetan, aldizkarietatik gehien gustatu jakuzan atalak sartzen joango gara.



Euskaraz Txantxak
 

 Elefante batek zera galdetu dio gameluari:
- Zergatik dituzu titiak hor goian?
- Begira nork galdetzen duen, zakila aurpegian duen batek! 




Gizon batek ahuntza darama sokara lotuta, eta lagun batek zera galdetu dio:
- Nora zoaz txerri horrekin?
- Ez da txerria, ahuntza da.
- Barkatu baina ahuntzarekin ari nintzen hizketan.


ESPERIMENTUAK I

Sormen orduan Carlos Garciak eta Aitor Atutxak egindako esperimentuak ikusgai:




ANTZERKIA I

Ondorengo bideoan, 6. mailako talde batek egindako antzerkia ikusi dezakezue.


miércoles, 5 de diciembre de 2012

EUSKARA EGUNA


Goizean
Euskal Herriko joko eta jolas tradizionalak: (HH) Lekua:Barruko patioa 9:30-10:30 4 eta 5 urtekoak 10:30-11:30 2 eta 3 urtekoak
Arratsaldean
14:15
• Berba batzuk Euskara batzordearen eskutik
• HH eta LHko ikasle guztiak “Behin betiko” abestia abestuko dabe. Lekua:Polikiroldegia
Euskal Herriko Joko eta jolas tradizionalak: (LH) Lekua:Polikiroldegia 14:30-15:30 1., 2. eta 3. mailatakoak 15:30-16:30 4., 5. eta 6. mailatakoak

JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA


lunes, 3 de diciembre de 2012

EDERRI LAGUNDU DIEZAIOGUN

Eder Lauaxeta Ikastolako kooperatibisten semea da eta bihotzeko gaixo bat dauka.

Plastikozko tapoiak bilduz, Bostonen bigarrenaldiz operatzeko behar dan dirua batzen lagunduko dogu.

 
Recogiendo tapones de plástico podemos ayudar a Eder, hijo de cooperativistas de Lauaxeta ikastola, que padece una cardiopatía y necesita fondos para poder ser operado por segunda vez en Boston.
 
Informazio gehiago nahi izan ezkero / Si quieres más información visita la página:
www.diezcuentosparaeder.org

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaurko egunean, Euskararen Nazioarteko eguna ospatu dogu. Ondorengo bideoan, egunaren bukaera aurkezten deutsuegu.

JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA


Lauaxeta Ikastolan, Agenda 21. programaren barnean eta pobreziari aurre egiteko eta gure ikasleengan gai honetarako sentsibilizazioa lortzeko, aurten ere, Azoka Solidarioa jarri dogu martxan.

Gurasoei, etxean dauken bigarren eskuko jostailuak ekartzea eskatu jake. Jostailu honeekaz, azoka bat antolatu dogi eta ikasleen artean, barriro saldu, prezio sinboliko bat ordaina izanik.

Era honetan, lorutako dirua, Filipinaseko “Lihuk panaghiusa” ONG-ra bialdu dogu.

Aurten 1.461 € lortu doguz. Eskerrik asko danoi!
 
 

martes, 27 de noviembre de 2012

ZUHAITZ EGUNA

Aurten be, zuhaitz egunerako, orain dala 2 urte egin zan bezala, gauzak eraiki beharko dozuez birziklatutako materialekin. Hori dala eta, dulea bi urte egin ziren hainbat artelan erakusten deutsueguz, pentsatzen hasi zaitezen zuen eraikuntzetan.







miércoles, 21 de noviembre de 2012

BALIABIDEAK

SOLAS EGITEKO IPUINAK


Solas egiteko Ipuinak

Gurasoek umeei laguntzen dietenean euren eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ulertzen eta gainontzeko pertsonen eskubideak errespetatzen, helduaro arduratsu baterako oinarriak ari dira jartzen. Konbentzioaren hitzaurrean jasota dagoenez, hori egitean, seme-alabak honelaxe bizitzeko prestatzen dituzte: “… Nazio Batuen Kartan aldarrikatutako idealen espirituan eta, zehatzago esateko, bakearen, duintasunaren, tolerantziaren, askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren espirituan” UNICEF.
Web honetan aurkituko duzue Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioan onartu zen testuarekin loturik dauden 10 ipuin. Ipuin hauek “Solas egiteko Ipuinak” deritzon ipuin bildumaren parte dira.
Web honek bi berezitasun ditu. Bata audio-liburu formatuan eginda dagoela da, hau da, ipuinak irakurri eta aldi berean entzutea posible da. Eta beste berezitasuna euskeraz soilik eginda dagoela da. Hau neska-mutilek euskeraz irakurtzeko eta euskera entzuteko aukera ematen die hizkuntza era dibertigarrian ikasteko.

 http://www.solasegitekoipuinak.net/

lunes, 19 de noviembre de 2012

KULTURA AZINTASUNA LAUAXETA IKASTOLAN

Comenius programaren barruan, Europako sei herrialdeko eskolatako ordezkariak ikaslegoarekin aniztasun kulturala lantzeko asmoz aste honetan Lauaxeta Ikastolan alkartu dira.








Europa mendeetan zehar euren nortasuna mantendu izan daben kultura ezbardinetaz osoturiko errealitate bat da. Comenius proiektuen bidez, Europako erakundeak ikasleen aldetik aberastasun kultural hori ezagutzea eta eurenganako errespetua lantzea bultzatzen dabe.
Europar alkartrukatze esparru honen barruan, Lituaniako, Greziako, Turkiako Alemaniako eta Italiano eskoletako ordezkariak kulturartekotasuna Europan lantzeko bat egin dabe aste honetan Lauaxeta Ikastolan
Proiektuaren ardurea daukan irakaslegoaren lana herrialde ezbardinetako ikaslegoak norbere ezaugarri kulturalak ezagutzera emon, hizkuntza, kirolak, abestiak, dantzak e.a., eta besteenak ezagutu ahal izateko dinamikak adostea eta koordinatzea da.
Honez gain, Ikastolako ikaslegoak, gure kulturara apur bat gehiago hurbildu daitezen, euskal dantzen erakusketa bat eskaini deutsie.

Medioen jarraipena:


miércoles, 14 de noviembre de 2012

SORMENA

Sormen orduan ikasleak jadanik hasiak daude "gauzak" sortzen. Orain aurkeztuko deutsueguna, 6. mailako ikasleek egindako noria bat da. Horretarako Lego We-Do kit-ak erabili dabez eta programaziorako, Scratch-a


martes, 13 de noviembre de 2012

AZOKA SOLIDARIOA

Gogoratzen deutsuegu, laster aurtengo Jostailuen Azoka Solidarioa martxan jarriko dala. Beraz, hasi pentsatzen ze jostailu ekarriko dozuen.


EGINOKO UDALEKUAK

Bideo polita ikasleek pasatu digutena, Eginoko udalekuei buruz.


jueves, 8 de noviembre de 2012

COMENIUS PROGRAMA

El programa Comenius está orientado a la enseñanza infantil y escolar hasta el final de la educación secundaria. Los profesores de enseñanza no universitaria pueden, a través de este programa, visitar otros países para conocer otras experiencias educativas. Se trata de fomentar las relaciones transnacionales en el campo de la educación y el refuerzo de la dimensión europea de la educación cultural. 

Aurtengoan, gure ikastolara etorri dira Lituaniatik, Alemaniatik, Italiatik eta Turkiatik. Ondorioz, hainbat ekintza antolatu dira gure ohiturak eta gure egunerokoa erakusteko.

Ondorengo argazkietan, ikasleek egindako ongietorria daukazue.