jueves, 28 de febrero de 2013

Badator Scratch Eguna 2013!

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Formaziorako Institutu INTEFek emandako 2.0 Praktika Onen 2.0 zigilua eskuratu berri, hemen gaituzue Scratch Egunaren hirugarren ekitaldia aurkezteko prest.
Mezu honen bidez, gonbidatu nahi zaituztegu irakasle eta hezitzaileok datorren astean Scratch Egunaren inguruko informazioa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izango diren aurkezpenetara.
Scratch Eguna 2013, jaieguna baino gehiago, ikasturte osoko proiektua da eta maiatzean ospatuko den jardunaldian izango du amaiera (eguna zehazteke).
Egun horretan, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako neska-mutilek bertan aukera paregabea izango dute Scratchekin egindako beren esperientziak erakusteko.
Aurten, hurrengo etapetan proiektuari bide emateko, gune berri bat zabalduko da 13 -16 urtetako neska-mutilek Scratch eta hardware librearekin egindako erakustaldiak egiteko.
2011an Scratch Eguna Bilbon ospatu zen, 2012an Bilbo eta Donostian, eta aurten, hiru egoitzatan antolatzen saiatuko gara:
  1. Scratch Eguna 2013 BI (Bilbo)
  2. Scratch Eguna 2013 SS (Donostia)
  3. Scratch Eguna 2013 VG (Vitoria-Gasteiz)
Scratch eta Scratch Eguna-ri buruz Informazio gehigarria jaso nahi baduzu gure webgunean sartu http://www.scratcheguna.eu/eu/


Scratch formazioa Deustun, Donostian eta Gasteizen

Scratch Eguna 2013 taldeak hurrengo egunetan eskeiniko ditu formazio saioak:
  • Deustuko Unibertsitatea: Otsailak 21 eta 28, eta martxoak 08 eta 14. Bilboko Campuseko (Avda. Universidades 24, 48007, Bilbao) Ingenieritza Fakultatearen lehenengo solairuan 105L gelan. Pablo Garaizarren esku (@txipi – Cátedra Telefónica). http://goo.gl/maps/aP3ZP
  • Gasteizeko V01 Berritzegunea: Otsailak 21 eta 28, eta martxoak 07 eta 14. Josu Garro (@otxolua) eta Inazio Uriguen (@moropiau). http://goo.gl/maps/p9oJd
  • Lasarteko G06 Berritzegunea: Martxoak 13, 14, 20 eta 21. Oskia Álvarez (@oskiaisuri) eta Iñaki Zarautzen esku. http://goo.gl/maps/78mTL.
Deialdia arratsaldeko 17:30etan izango dira eta 2 ordutako iraupena izango dute. Bestalde, http://www.ikastaroak.org plataforman ikastaroa eskeini dugu baliabide bezala. Gunearen sarrera librea da eta erabiltzailea eska daiteke foroan partehartzeko.

ZEIN IZAN DAITEKE IRAKURKETA INTERESGARRI BAT?

Seme/ alabengan irakurketa bultzatu nahi? Gustokoa daben libururen bat eskuratu nahi?
Hona hemen orientazioa eskeintzen deutsun web orri bat.

Ikusi: "Servicio de orientación a la lectura infantil y juvenil":


http://sol-e.com/


martes, 19 de febrero de 2013

SENTIMENDUAK ADIERAZTEKO GAITASUNA


Ba al dogu besteei gure sentimenduak adierazteko gaitasuna? Lotsa emoten deusku? Ba dakigu era egoki baten egiten?
Ez al da garrantzitsua norberak besteengan pizten doguzan sentimenduak jakitea?
Nola jakin egin dogun gauza bat oso garrantzitsua edota txarra izan dan albokoarentzat?

Guzti honek itzelezko eragina dauka gure harremanetan, gure ongizatean eta azken baten bizitzan lortzen doguza emaitzetan.

Horregaitik, txiki-txikitatik komeni da besteenganako emozioak adierazteko gaitasuna lantzea.
Horretarako erabiltzen dogu Lauaxetan, beste teknika batzuen artean, "Kariñograma".
Honen bitartez, ikasle batek, beste bateri, adierazi nahi deutsona idazten deutso eta emozioak lantzen doguz.

viernes, 8 de febrero de 2013

EGURALDIA EZ DAITELA MUGA BAT IZAN...

Atzo gure ikasleak, eguraldiaren kondizioei aurre eginez, txitxiburduntzia ospatu eben.
Holako egunetan baliteke oraindik ere zapore gozoagoa hartzea ezta?
Danak dauka bere alde ona...


martes, 5 de febrero de 2013

lunes, 4 de febrero de 2013

SORMENA - SCRATCH ETA LEGO

ORAINGO HONETAN LEGOEI BURUZKO BIDEO BAT DAUKAGU ZUEI ERAKUSTEKO 




SORMENA - ESPERIMENTUAK

HONA HEMEN, SORMEN ORDUAN EGINDAKO ESPERIMENTUEI BURUZKO BIDEO GEHIAGO


TXITXIBURDUNTZI

PRESTATU ZUEN TXORIZO EDO URDAI ZATIAK, DENOK BATERA ERRE DITZAGUN OSTIRAL HONETAN. GOGORATU MAKILAK ZORROZTUTA EKARTEAZ.

SCRATCH

5. mailako ikasleentzako lehengo ariketa, Robotika blogean jadanik sartuta dago. EKIN LANARI!!!