Martitzenean 6.mailako ikasleak Bilbora joan ginan. Lehenengo, Alde Zaharra bisitatu genduan eta bertan Erriberako Merkatua, Bilboko katedrala eta Euskal Museoa ikusi genduzan. Geroago, Plaza Barrira joan ginan bokata jatera eta ondoren, Guggenheim museo ondoko kolunpioetan atseden hartu gendun. Azkenik, Deustuko Unibertsitatea zeharkatu gendun eta autobusa hartzera joan ginan. Egun oso polita izan zan eta oso ondo pasatu gendun!