Aurtengoan ere, Lauxeta Ikastolako "Euskeraz Egin Taldea"k hainbat 
udaleku jarri dauz martxan. Kokapen ezberdina daukaten arren, gozatu eta
 ikasteko esparruak dira.
 Nafarroa aldera joakuz txikienak, 9-10
 urte bitartekoak. Lizarrako Obeki aterpetxean igaroko dabez pare
 bat aste. Eguraldi ona ziurtatuta, pistinaz eta bertako instalazioez 
gozatzeko aukera izango dabe, ekintza ezberdinetan: ibilaldiak, 
igerilekua, ingelesa, esperimentuak, jokoak, etab.
Arabako Egino izeneko herritxoan izango dira 11-13 urte 
bitartekoak. Bertako ingurune menditsu bezain lasaiak eskaintzen dauzan 
aukerak aprobetxatuz ingurunearekin kontaktuan igaroko dabe bertako 
estantzia. Eskalada, mendi irteerak, akanpadak, etab. egin ahal izango 
dabez ekintza anitzez (jokoak, tailerrak, ingelesa) gozatuz.
Learning By Doing "Summer Camp"ean ingelesa ikasi eta jende berria ezagutu ahal izango dabe 11-14 urte artekoek (ikastolako ikasleak zein ikastolaz kanpokoak). Ingeles saioak, tailerrak, taldeko ekintzak, igerilekua, etab. Lauaxeta Ikastolako instalazioei probetxua aterata, ondo pasatuko dogu.
Udalekuak martxan dagozala, blog hau betetzen joango gara. Udaleku ezberdinetako kideak zertan dabiltzaten ikusi eta eurekin batera bizitzen ari diran esperietziaz gozatu ahal izateko.