Hona hemen bizkotxo eder bat!
martes, 3 de noviembre de 2015
5. mailako ipuinak
Txutxeren txabola
Egun horretan gertatu zana ezin dut nire burutik kendu
oraindik. Udako egun zoragarri bat zen, goiz-goizetik familia osoa eguna
etxetik kanpo pasatzeko gauzak prestatzen genbiltzan. Nire gurasoen lagun
batzuk, Nafarroako herri txiki batetan duten baserria ezagutzera joango ginen.
Plana nahiko aspergarria zirudien, hasarratuta nengoen. Berriz udako egun bat
galduta aitak eta amak nahi dutena egiten.
Goizeko hamaiketan heldu ginen Saldias herrira, Intxurea baserria
bene-benetan izugarria zen: handia, lorez eta zuhaitzez inguratua, animaliz
betetako korta bategaz....
Heldu bezain laster baserriko familiaren semea, Bingen, ikusi
nuen han-hemen baserriko lanetan laguntzen. Geroago Bingen niregana hurbildu
zen eta esan zidan:
-Nire bete-behar guztiak amaitu dodaz, bazatoz nigaz eta nire
txakurra Txutxegaz jolastera?
-Noski. -ea eguna animatzen den pentsatu neban.
Olgetan ibili ginen luzaro eta halako batean galdetu zidan:
-Gura dozu nire txoko sekretua ikustera etortzea?
-Txoko sekretua? zer da hori? Non dago? Zurea da?
-Lasai, neska, zatoz hemendik.
Baserriko atzekaldera abiatu ginen eta txakurraren txabola
seinalatu zuen:
-Hor dago txoko sekretua.
-Txutxeren txabola,txoko sekretua da? Hori bai tontakeria
hutsa!
-Inoiz ikusi ez dituzun gauzak ikusi gura badozu, sartu
txabolan eta erakutziko dizkizut.
martes, 20 de octubre de 2015
MEATZARIEN MUSEOA - LA ARBOLEDA
Barikuan, Meatzarien museora eta La Arboledara egin gendun irteera. Meatzarien bizimoduari buruz gauza asko ikasi genduzan. Hori bai bizimodu gogorra!
Gero, bazkaltzera joan ginan La Arboledara eta handik, zuzenean funikularrera abiatu ginan bajatzeko asmoz. Oso ondo pasatu genduan.
Eguna amaitu zanean ikasleak zoriondu egin genduzan oso ondo portatu zirelako.
Gero, bazkaltzera joan ginan La Arboledara eta handik, zuzenean funikularrera abiatu ginan bajatzeko asmoz. Oso ondo pasatu genduan.
Eguna amaitu zanean ikasleak zoriondu egin genduzan oso ondo portatu zirelako.
viernes, 16 de octubre de 2015
ERLIEBEA
6. Mailan erliebea lantzen egon gara eta bakoitzak erliebe unitate bati
buruz informazioa aurkitu dogu. Hemez dagoz egindako lan batzuk.
martes, 12 de mayo de 2015
OLD MAC DONALD
Gaurkoan, Lehen Hezkuntzako 5C mailako Ikasleak, 5 urteko ikasleei emanaldi bat eskeini deutse kide guztiek parte hartuz.
viernes, 27 de marzo de 2015
AGENDA 21 Gazteen foroa
Agenda 21
Atzo, Bilbo ospatu zan Gazteen lehenengo foroa, eta 3.zizkloko 4 ordezkari egon ginan. Bertan, ikastolan egiten doguzan ekintzak azaldu genduzan eta politikoei proposamenak egin geuntsazan. Goiza oso ondo egon zan eta gainera gosari gosoa emon euskuen.
viernes, 13 de febrero de 2015
INAUTERIAK
3. Zikloan...
Atzo txitxiburduntzi, oso ondo ibili ginan; eta, gaur, Inauteriak. Hau bai zoriona!
Gainera astelehenean eta martitzenean... jai!
Atzo txitxiburduntzi, oso ondo ibili ginan; eta, gaur, Inauteriak. Hau bai zoriona!
Gainera astelehenean eta martitzenean... jai!
lunes, 9 de febrero de 2015
TXITXIBURDUNTZI 3. Zikloan
TXITXIBURDUNTZI
Bada oraindik ohitura bat domeka Inautearen aurreko domekan egiten dana. Egun horretan herri inguruko basoetara joan, egurra batu eta su eder bat egiten da. Gero, makilatxo bat hartu, burruntzia egin, eta txorizoak edo urdaia erre egiten dira.
Ikastolan ere, 3. zikloan, ohitura hori ospatzen dogu.
Aste honetan, eguenean, txitxiburduntzi egiteko asmoa daukagu.
Gogoratu!! Txorizoa, ogia, edaria,... eta ondo pasatzera!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)