martes, 8 de abril de 2014

Sukalde ekologikoa

Kaixo!
Hamabostaldi honetan unitate multidisziplinarra lantzen gagoz, 6. mailako gaia "Energia" da. Momentuz gauza bat argi daukagu energia ere arduratsuan kontsumitu behar dogula. Ez da alperrik gastatu behar eta zenbat eta gitxiago kutsatu, hobeto. Hori dala eta, Sukalde Ekologiak egin doguz. 





Hurrengo pausua, Eguzkiak laguntzen badau, sukalde honetan saltxitza bat prestatzea izango da.

Liburu Azoka


Mila esker...
2. eskuko liburu azokan parte hartu dozuen guztioi..
Oraingo honetan 1.052€ batu doguz. 
Ziur diru laguntza hau eskertuko deuskuela.

Hau bai Sormena!

Oraingoan sukaldaritza praktikatu dogu.
Danetarik prestatu dogu: batidoak, pintxoak, frutak...
Eta gero... Umm... ze gozo!!!




miércoles, 2 de abril de 2014

GURE MUSEOAK!


Gure ikasleek, plastikako orduan, Gure Museoak proiektua egin dabe. Horretarako, Picasso, Botero, Andy Warhol, Velazquez eta Joan Miróren obrak eta teknikak aztertu dabez eta teknika horreek aplikatuz, euren obrak sortu dabez. Azkenik, gelaren aurrean aurkeztu eta mural baten kokatu doguz.






Euskal Herria eta Afganistan aztertzen



Egun hauetan proiektu bat egiten egon gara eta Euskal Herriko eta Afganistaneko egoera bat aztertu dogu eta euren kulturak konparatu egin doguz. Horretarako, dokumentalak ikusi, aztertu, komentatu, informazioa bildu, hausnartu eta azkenik, gure proiektu finala aurkeztu dogu. Hona hemen guk egindako lana!






martes, 18 de marzo de 2014

EUSKERAKO PROIEKTUA

Aste honeetan euskerako proiektu bat egiten egon gara. Proiektuaren helburua leku baten deskribapena egitea izan da eta horretarako, existitzen dan hiri baten edo guk asmatutako leku bat deskribatu behar izan dogu. Horretarako, prozesu bat jarraitu dogu: Lehenik eta behin, gure herria diseinatu dogu taldekide guztien ideiak kontutan hartuta. Ondoren, deskribapena beste borradore baten idatzi dogu irakasleak emondako baldintzak sartuz. Gero, kartulina batera deskribapena eta gure hirien irudia pasatu dogu. Azkenik, gelakideen aurrean gure proiektua aurkeztu dogu. Oso ondo pasatu dogu!










martes, 18 de febrero de 2014

GOSARI BIHOTZ OSASUNGARRI

Gaur, Bihotz Bizi elkarteak antolatuta, 5. mailako ikasleak Gosari osasungarria hartu dabe ikastolan.
Lehenengo eta behin, gosaltzeak daukan garrantziari buruzko informazioa emon da DVD baten bitartez eta ondoren horren garrantziaz jabetzeko elkarrizketa bat izan da.
Eta gero... umeak gosaltzera joan dira.
Gosarian, fruta, esnea, kola-kao, ogia, olioa eta indioilarra jan dabe.