martes, 20 de octubre de 2015

MEATZARIEN MUSEOA - LA ARBOLEDA

Barikuan, Meatzarien museora eta La Arboledara egin gendun irteera. Meatzarien bizimoduari buruz gauza asko ikasi genduzan. Hori bai bizimodu gogorra!
Gero, bazkaltzera joan ginan La Arboledara eta handik, zuzenean funikularrera abiatu ginan bajatzeko asmoz. Oso ondo pasatu genduan.
Eguna amaitu zanean ikasleak zoriondu egin genduzan oso ondo portatu zirelako.









viernes, 16 de octubre de 2015

ERLIEBEA

6. Mailan erliebea lantzen egon gara eta bakoitzak erliebe unitate bati buruz informazioa aurkitu dogu. Hemez dagoz egindako lan batzuk.




martes, 12 de mayo de 2015

OLD MAC DONALD

Gaurkoan, Lehen Hezkuntzako 5C mailako Ikasleak, 5 urteko ikasleei emanaldi bat eskeini deutse kide guztiek parte hartuz.


viernes, 27 de marzo de 2015

AGENDA 21 Gazteen foroa

Agenda 21

Atzo, Bilbo ospatu zan  Gazteen lehenengo foroa, eta 3.zizkloko 4 ordezkari egon ginan. Bertan, ikastolan egiten doguzan ekintzak azaldu genduzan eta politikoei proposamenak egin geuntsazan. Goiza oso ondo egon zan eta gainera gosari gosoa emon euskuen.



viernes, 13 de febrero de 2015

INAUTERIAK

3. Zikloan... 

Atzo txitxiburduntzi, oso ondo ibili ginan; eta, gaur, Inauteriak. Hau bai zoriona!
Gainera astelehenean eta martitzenean... jai!

lunes, 9 de febrero de 2015

TXITXIBURDUNTZI 3. Zikloan

TXITXIBURDUNTZI

Bada oraindik ohitura bat domeka Inautearen aurreko domekan egiten dana. Egun horretan herri inguruko basoetara joan, egurra batu eta su eder bat egiten da. Gero, makilatxo bat hartu, burruntzia egin, eta txorizoak edo urdaia erre egiten dira.

Ikastolan ere, 3. zikloan, ohitura hori ospatzen dogu.
Aste honetan, eguenean, txitxiburduntzi egiteko asmoa daukagu.
Gogoratu!! Txorizoa, ogia, edaria,... eta ondo pasatzera!


https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEh9KVvHhsYg7tg_VwUnYJEgGHBxXIDrOU2xcmyXsAYPMY04KKGWTdNWZdP2ksb2b4s8ZNTSrzq3bFUblw9Nq90zjX2aFcJq0VjKz3xbihcfi1TAicMG8WxlGs5iiTPsZAM41HUTI3hR9n8/s1600/66376_Txitxiburduntzi_dest_2.jpg

viernes, 19 de diciembre de 2014

GABONETAKO ZUHAITZAK



Kaixo!

Gabonetan zuhaitz honeek prestatu doguz. Hemen dagoz jarrita datorren urterako egin doguzan eskariak eta gure asmo onak. 

Zorionak eta Urte Barri On danori.