Hona hemen, udako ikastaroko argazki batzuk. Ikasleak oso ondo pasatu eben.
viernes, 5 de octubre de 2012
miércoles, 29 de agosto de 2012
LAISTER GAUDE ELKARREKIN
Oporrak amaitzear dagoz! Kurtso barria hasiko da eta honekin batera, irakasleok blog honi jarraipena emoteko dogun asmoa. Espero dogu guztiok be indar barriturik bueltatzea.
LAISTER ARTE!!!
LAISTER ARTE!!!
lunes, 18 de junio de 2012
MAILUKIAK
Hamen daukazue 5. B gelakook euskara bultzatzeko grabatu dogun film laburra.
Espero dogu danon gustokoa izatea!
ORAIN, ZUEN TXANDA DA!!!!
viernes, 15 de junio de 2012
SCRATCH EGUNEKO SARIA
Gaur goizean, Scratch Egunean 6. mailako ikasleei tokatu jaken sariagatik, Legoren inguruan udan antolatzen diran udaleku teknologiko bateko begirale batzuk etorri jakuz robotak zelan erabilten diran erakustera. 5. eta 6. mailakoek esperientziaz gozatu ahal izan dogu, robotak zelan manejatzen diran ikusi eta, eurakaz olgetako aukerea be euki dogu.
Ederto pasa dogu!

Ederto pasa dogu!
SCRATCH KANPAMENTUA
Gaur ikastolan esperientzia itzela eduki dogu. Scratch Egunean sari banaketa egon zan eta Lauaxeta Ikastolari robotikako kanpamentu bat suertatu jakon. Beraz, gaurko eguna aprobetxatu dabe eta Camp Tecnologicokoak etorri dira erakusketa hau aurkeztera. Robotika munduko gauza barri asko ikusi eta ikasi doguz eta oso ondo pasatu dogu.
BILBORA IRTEERA
Martitzenean 6.mailako ikasleak Bilbora joan ginan. Lehenengo, Alde Zaharra bisitatu genduan eta bertan Erriberako Merkatua, Bilboko katedrala eta Euskal Museoa ikusi genduzan. Geroago, Plaza Barrira joan ginan bokata jatera eta ondoren, Guggenheim museo ondoko kolunpioetan atseden hartu gendun. Azkenik, Deustuko Unibertsitatea zeharkatu gendun eta autobusa hartzera joan ginan. Egun oso polita izan zan eta oso ondo pasatu gendun!
MARKELIÑE LAUAXETAN
Aurreko asteetan Markeliñe antzerki taldea Ikastolan egon da bere azkeneko antzezlana prestatzen. Horretarako, gugana etorri dira euren antzerkiari buruzko iritziak jasoteko asmoagaz. Oso ondo pasatu dogu eta arrakasta izatea espero dogu. Benetan ikusteko modukoa da! Zorte on!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)











