jueves, 12 de junio de 2014

ORIENTEERING

Kaixo danori.

Atzo, orienteering saio bat egin genduan. Oso ondo ibili ginan 3.zikloko ikasle guztiak eta irakasleak ere.
Soinketako irakasleak azaldutako lana ondo bete genduan, mapa jarraituz, ondo heldu ginan helmugara.

Hona hemen atzoko argazki batzuuk:



jueves, 15 de mayo de 2014

GURE HIRIA DISEINATZEN

Unitate multidiziplinarrak lantzen aritu gara aste honeetan. Hori dala eta, kutsadura bako hiria sortu dogu maketa bat eginez eta material birziklatua erabiliz. Honi esker, energia barriztagarriekaz herri bat sortzea posible dala eta bizimodu osasuntsua eukitea posible dala ikasi dogu.







viernes, 11 de abril de 2014

ARESKETAMENDI - ENERGIA BARRIZTAGARRIAK

Kaixo danori.
Unitate multidisziplinarrarekin jarraituz, atzo Amurriora joan ginan. Bertan energia barriztagarrien parke bat dago. Parkean, hamabostaldi honetan ikasitako gauzak ikusi eta erabili genduzan.
Egun zoragarria!!!
Hona hemen argazki batzuk.





martes, 8 de abril de 2014

Sukalde ekologikoa

Kaixo!
Hamabostaldi honetan unitate multidisziplinarra lantzen gagoz, 6. mailako gaia "Energia" da. Momentuz gauza bat argi daukagu energia ere arduratsuan kontsumitu behar dogula. Ez da alperrik gastatu behar eta zenbat eta gitxiago kutsatu, hobeto. Hori dala eta, Sukalde Ekologiak egin doguz. 





Hurrengo pausua, Eguzkiak laguntzen badau, sukalde honetan saltxitza bat prestatzea izango da.

Liburu Azoka


Mila esker...
2. eskuko liburu azokan parte hartu dozuen guztioi..
Oraingo honetan 1.052€ batu doguz. 
Ziur diru laguntza hau eskertuko deuskuela.

Hau bai Sormena!

Oraingoan sukaldaritza praktikatu dogu.
Danetarik prestatu dogu: batidoak, pintxoak, frutak...
Eta gero... Umm... ze gozo!!!