martes, 27 de noviembre de 2012
ZUHAITZ EGUNA
Aurten be, zuhaitz egunerako, orain dala 2 urte egin zan bezala, gauzak eraiki beharko dozuez birziklatutako materialekin. Hori dala eta, dulea bi urte egin ziren hainbat artelan erakusten deutsueguz, pentsatzen hasi zaitezen zuen eraikuntzetan.
miércoles, 21 de noviembre de 2012
BALIABIDEAK
SOLAS EGITEKO IPUINAK
“Gurasoek umeei laguntzen
dietenean euren eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ulertzen eta
gainontzeko pertsonen eskubideak errespetatzen, helduaro arduratsu
baterako oinarriak ari dira jartzen. Konbentzioaren hitzaurrean jasota
dagoenez, hori egitean, seme-alabak honelaxe bizitzeko prestatzen
dituzte: “… Nazio Batuen Kartan aldarrikatutako idealen espirituan eta,
zehatzago esateko, bakearen, duintasunaren, tolerantziaren,
askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren espirituan” UNICEF.
Web honetan aurkituko duzue Nazio
Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioan onartu zen
testuarekin loturik dauden 10 ipuin. Ipuin hauek “Solas egiteko Ipuinak” deritzon ipuin bildumaren parte dira.
Web honek bi berezitasun ditu. Bata
audio-liburu formatuan eginda dagoela da, hau da, ipuinak irakurri eta
aldi berean entzutea posible da. Eta beste berezitasuna euskeraz soilik
eginda dagoela da. Hau neska-mutilek euskeraz irakurtzeko eta euskera
entzuteko aukera ematen die hizkuntza era dibertigarrian ikasteko.
http://www.solasegitekoipuinak.net/
lunes, 19 de noviembre de 2012
KULTURA AZINTASUNA LAUAXETA IKASTOLAN
Comenius programaren barruan, Europako sei herrialdeko eskolatako ordezkariak
ikaslegoarekin aniztasun kulturala lantzeko asmoz aste honetan Lauaxeta
Ikastolan alkartu dira.
Europa mendeetan
zehar euren nortasuna mantendu izan daben kultura ezbardinetaz osoturiko
errealitate bat da. Comenius proiektuen bidez, Europako erakundeak ikasleen
aldetik aberastasun kultural hori ezagutzea eta eurenganako errespetua lantzea
bultzatzen dabe.
Europar
alkartrukatze esparru honen barruan, Lituaniako, Greziako, Turkiako Alemaniako
eta Italiano eskoletako ordezkariak kulturartekotasuna Europan lantzeko bat
egin dabe aste honetan Lauaxeta Ikastolan
Proiektuaren ardurea
daukan irakaslegoaren lana herrialde ezbardinetako ikaslegoak norbere ezaugarri
kulturalak ezagutzera emon, hizkuntza, kirolak, abestiak, dantzak e.a., eta
besteenak ezagutu ahal izateko dinamikak adostea eta koordinatzea da.
Honez gain,
Ikastolako ikaslegoak, gure kulturara apur bat gehiago hurbildu daitezen,
euskal dantzen erakusketa bat eskaini deutsie.
Medioen jarraipena:
http://www.durangon.com/la-ikastola-lauaxeta-acoge-un-intercambio-intercultural-con-seis-paises-europeos_es_0_15_5247.html
miércoles, 14 de noviembre de 2012
SORMENA
Sormen orduan ikasleak jadanik hasiak daude "gauzak" sortzen. Orain
aurkeztuko deutsueguna, 6. mailako ikasleek egindako noria bat da.
Horretarako Lego We-Do kit-ak erabili dabez eta programaziorako,
Scratch-a
martes, 13 de noviembre de 2012
AZOKA SOLIDARIOA
Gogoratzen deutsuegu, laster aurtengo Jostailuen Azoka Solidarioa martxan jarriko dala. Beraz, hasi pentsatzen ze jostailu ekarriko dozuen.
jueves, 8 de noviembre de 2012
COMENIUS PROGRAMA
El programa Comenius está orientado a la enseñanza infantil
y escolar hasta el final de la educación secundaria.
Los profesores de enseñanza no universitaria pueden, a través de este programa,
visitar otros países para conocer otras experiencias educativas. Se trata de
fomentar las relaciones transnacionales en el campo de la educación y el
refuerzo de la dimensión europea de la educación cultural.
Aurtengoan, gure ikastolara etorri dira Lituaniatik, Alemaniatik, Italiatik eta Turkiatik. Ondorioz, hainbat ekintza antolatu dira gure ohiturak eta gure egunerokoa erakusteko.
Ondorengo argazkietan, ikasleek egindako ongietorria daukazue.
Aurtengoan, gure ikastolara etorri dira Lituaniatik, Alemaniatik, Italiatik eta Turkiatik. Ondorioz, hainbat ekintza antolatu dira gure ohiturak eta gure egunerokoa erakusteko.
Ondorengo argazkietan, ikasleek egindako ongietorria daukazue.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)