Comenius programaren barruan, Europako sei herrialdeko eskolatako ordezkariak
ikaslegoarekin aniztasun kulturala lantzeko asmoz aste honetan Lauaxeta
Ikastolan alkartu dira.
Europa mendeetan
zehar euren nortasuna mantendu izan daben kultura ezbardinetaz osoturiko
errealitate bat da. Comenius proiektuen bidez, Europako erakundeak ikasleen
aldetik aberastasun kultural hori ezagutzea eta eurenganako errespetua lantzea
bultzatzen dabe.
Europar
alkartrukatze esparru honen barruan, Lituaniako, Greziako, Turkiako Alemaniako
eta Italiano eskoletako ordezkariak kulturartekotasuna Europan lantzeko bat
egin dabe aste honetan Lauaxeta Ikastolan
Proiektuaren ardurea
daukan irakaslegoaren lana herrialde ezbardinetako ikaslegoak norbere ezaugarri
kulturalak ezagutzera emon, hizkuntza, kirolak, abestiak, dantzak e.a., eta
besteenak ezagutu ahal izateko dinamikak adostea eta koordinatzea da.
Honez gain,
Ikastolako ikaslegoak, gure kulturara apur bat gehiago hurbildu daitezen,
euskal dantzen erakusketa bat eskaini deutsie.
Medioen jarraipena:
http://www.durangon.com/la-ikastola-lauaxeta-acoge-un-intercambio-intercultural-con-seis-paises-europeos_es_0_15_5247.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario