Dakizuenez, datorren abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dogu. Hori dala eta, hainbat ekintza prestatu doguz. Horretarako "Behin betiko" abestia gogoratuko dogu.
martes, 26 de noviembre de 2013
lunes, 18 de noviembre de 2013
Kaixo danori:
Dakizuenez, urtero, 2.eskuko jolasen azoka egiten dogu.
Aurten ere azoka prestatzen gabilz. Pasadan astean jolasak batu eta antolatu genduzan eta aste honetan jolasak saltzea tokatzen jaku. Animatu eta jolasak erosi!
Oso pozik ibili gara Agenda 21eko partaideak jolasak batzen eta antolatzen.
Eskerrik asko!
miércoles, 13 de noviembre de 2013
AUPA EUSKARA!
AUPA
EUSKERA!
Euskera
oso hizkuntza zaharra da eta bizirik iraun dau gure artean berba egin
dogulako. Denboralde bat egoan, euskera oso hedatuta egon zana, baina
orain, ostera hiltzen dago.
Pentsatuko
dozue “ euskera hiltzen dago,oh…” baina ez da bakarra
desagertzen dagena, adibidez, bable. Munduan pertsona asko kezkatuta
dagoz hizkuntzaren krisiagaitik. Ingurumenan adibidez, espezieren
galerearen kezkea dago, gauza bardina da hizkuntzagaz.
Zergaitik
desagertzen da euskera? Galdera honeri erantzutea oso erreza da. Bat,
gazteak gure artean ez dogu euskerarik egiten eta bi, Internet. “
Internetek zer lotura dauka euskera galtzearekin?” Pentsatuko
dozue. Gure gustuko web orriak ez dagozanez euskeraz, beste hizkuntza
horretara ohitzen gara eta badakizue…
Euskera
desagertuko balitz, zelan izango zan gure bizitza? Nirea, oso zaila
izango zan.
Ikastolan
ez nuke piperrik ulertuko, trikin partiturakaz burutik eginda egongo
nintzan eta beste gauzetan “ ni te cuento”. Zuek zelan egingo
zeunkie euskeraz egin dozuen guztia erderaz?
Gu
euskaldunak bagara: euskera hedatuko dogu, Interneten euskera gehiago
sartuko dogu, erdera itziko dogu eta hau guztia egiten dogunean gure
seme-alabei erakutsiko deutsagu guk, euskaldunok ez dogula inoiz
euskera itzi eta itziko eta orduan bai! Euskera bizirik iraungo dau.
Beti esango dogu: “ egin nigaz gura dozuena, baina bizirik iraun
gura dot.”
Jon Etxebarria
martes, 12 de noviembre de 2013
6. Maila SORMENA
Hemen gagoz, aurten ere, kurtso barri bat aurrera eroateko. Aurten ere gure ordutegian Sormena ordu bat daukagu, horregaitik erakutsiko deutsuegu ordu honetan egin dogun esperimentu txiki bat.
lunes, 1 de julio de 2013
HELDU DIRA AURTENGO UDALEKUAK
Aurtengoan ere, Lauxeta Ikastolako "Euskeraz Egin Taldea"k hainbat
udaleku jarri dauz martxan. Kokapen ezberdina daukaten arren, gozatu eta
ikasteko esparruak dira.
Nafarroa aldera joakuz txikienak, 9-10
urte bitartekoak. Lizarrako Obeki aterpetxean igaroko dabez pare
bat aste. Eguraldi ona ziurtatuta, pistinaz eta bertako instalazioez
gozatzeko aukera izango dabe, ekintza ezberdinetan: ibilaldiak,
igerilekua, ingelesa, esperimentuak, jokoak, etab.
Arabako Egino izeneko herritxoan izango dira 11-13 urte
bitartekoak. Bertako ingurune menditsu bezain lasaiak eskaintzen dauzan
aukerak aprobetxatuz ingurunearekin kontaktuan igaroko dabe bertako
estantzia. Eskalada, mendi irteerak, akanpadak, etab. egin ahal izango
dabez ekintza anitzez (jokoak, tailerrak, ingelesa) gozatuz.
Learning By Doing "Summer Camp"ean ingelesa ikasi eta jende berria ezagutu ahal izango dabe 11-14 urte artekoek (ikastolako ikasleak zein ikastolaz kanpokoak). Ingeles saioak, tailerrak, taldeko ekintzak, igerilekua, etab. Lauaxeta Ikastolako instalazioei probetxua aterata, ondo pasatuko dogu.
Udalekuak martxan dagozala, blog hau betetzen joango gara. Udaleku ezberdinetako kideak zertan dabiltzaten ikusi eta eurekin batera bizitzen ari diran esperietziaz gozatu ahal izateko.
Learning By Doing "Summer Camp"ean ingelesa ikasi eta jende berria ezagutu ahal izango dabe 11-14 urte artekoek (ikastolako ikasleak zein ikastolaz kanpokoak). Ingeles saioak, tailerrak, taldeko ekintzak, igerilekua, etab. Lauaxeta Ikastolako instalazioei probetxua aterata, ondo pasatuko dogu.
Udalekuak martxan dagozala, blog hau betetzen joango gara. Udaleku ezberdinetako kideak zertan dabiltzaten ikusi eta eurekin batera bizitzen ari diran esperietziaz gozatu ahal izateko.
viernes, 14 de junio de 2013
jueves, 13 de junio de 2013
miércoles, 12 de junio de 2013
EGURALDIA LAGUN EZ, BAINA OSPATZEKOA OSPATUZ
Pasatako ekainak 8, sapatuan,
Lauaxeta Ikastolako jaian elkartu ginen. Eguraldia lagun izan ez gendun arren,
momentu onak pasatu genduzan! Eskerrik asko zuen partaidetzagaitik!
martes, 11 de junio de 2013
5. Maila Multidisziplinarra
Kaixo danori!
Azkenengo aste bietan, 5. mailan, unitate multidisziplinarra lantzen egon gara.Gaia Lan sektoreak izan da. Asko ikasi dogu eta primeran pasatu ere.
Egun baten Mendibitzu baserria bisitatzera joan giñan. Animaliekaz ibili, ardiak jetzi, gaztaren prozesua ikusi.. hainbat gauza egin genduzan.
Beste egun baten Ibaizabal argitaletxea ikustera joan giñan. Hemen liburuak egiteko prozesua hobeto ezagutu genduan.
Hona hemen atara genduzan argazki batzuk.
viernes, 7 de junio de 2013
jueves, 6 de junio de 2013
IRAGARKIAK SORTZEN!
Gaur ikasleek iragarkiak zelan egiten diran ikasi dabe eta talde bakotxak
iragarki bat aurkeztu dau. Ideia oso originalak bururatu jakez eta kartel guztiz
erakargarriak egin dabez.
jueves, 30 de mayo de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)