AUPA
EUSKERA!
Euskera
oso hizkuntza zaharra da eta bizirik iraun dau gure artean berba egin
dogulako. Denboralde bat egoan, euskera oso hedatuta egon zana, baina
orain, ostera hiltzen dago.
Pentsatuko
dozue “ euskera hiltzen dago,oh…” baina ez da bakarra
desagertzen dagena, adibidez, bable. Munduan pertsona asko kezkatuta
dagoz hizkuntzaren krisiagaitik. Ingurumenan adibidez, espezieren
galerearen kezkea dago, gauza bardina da hizkuntzagaz.
Zergaitik
desagertzen da euskera? Galdera honeri erantzutea oso erreza da. Bat,
gazteak gure artean ez dogu euskerarik egiten eta bi, Internet. “
Internetek zer lotura dauka euskera galtzearekin?” Pentsatuko
dozue. Gure gustuko web orriak ez dagozanez euskeraz, beste hizkuntza
horretara ohitzen gara eta badakizue…
Euskera
desagertuko balitz, zelan izango zan gure bizitza? Nirea, oso zaila
izango zan.
Ikastolan
ez nuke piperrik ulertuko, trikin partiturakaz burutik eginda egongo
nintzan eta beste gauzetan “ ni te cuento”. Zuek zelan egingo
zeunkie euskeraz egin dozuen guztia erderaz?
Gu
euskaldunak bagara: euskera hedatuko dogu, Interneten euskera gehiago
sartuko dogu, erdera itziko dogu eta hau guztia egiten dogunean gure
seme-alabei erakutsiko deutsagu guk, euskaldunok ez dogula inoiz
euskera itzi eta itziko eta orduan bai! Euskera bizirik iraungo dau.
Beti esango dogu: “ egin nigaz gura dozuena, baina bizirik iraun
gura dot.”
Jon Etxebarria
No hay comentarios:
Publicar un comentario