Dakizuenez, datorren abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dogu. Hori dala eta, hainbat ekintza prestatu doguz. Horretarako "Behin betiko" abestia gogoratuko dogu.
martes, 26 de noviembre de 2013
lunes, 18 de noviembre de 2013
Kaixo danori:
Dakizuenez, urtero, 2.eskuko jolasen azoka egiten dogu.
Aurten ere azoka prestatzen gabilz. Pasadan astean jolasak batu eta antolatu genduzan eta aste honetan jolasak saltzea tokatzen jaku. Animatu eta jolasak erosi!
Oso pozik ibili gara Agenda 21eko partaideak jolasak batzen eta antolatzen.
Eskerrik asko!
miércoles, 13 de noviembre de 2013
AUPA EUSKARA!
AUPA
EUSKERA!
Euskera
oso hizkuntza zaharra da eta bizirik iraun dau gure artean berba egin
dogulako. Denboralde bat egoan, euskera oso hedatuta egon zana, baina
orain, ostera hiltzen dago.
Pentsatuko
dozue “ euskera hiltzen dago,oh…” baina ez da bakarra
desagertzen dagena, adibidez, bable. Munduan pertsona asko kezkatuta
dagoz hizkuntzaren krisiagaitik. Ingurumenan adibidez, espezieren
galerearen kezkea dago, gauza bardina da hizkuntzagaz.
Zergaitik
desagertzen da euskera? Galdera honeri erantzutea oso erreza da. Bat,
gazteak gure artean ez dogu euskerarik egiten eta bi, Internet. “
Internetek zer lotura dauka euskera galtzearekin?” Pentsatuko
dozue. Gure gustuko web orriak ez dagozanez euskeraz, beste hizkuntza
horretara ohitzen gara eta badakizue…
Euskera
desagertuko balitz, zelan izango zan gure bizitza? Nirea, oso zaila
izango zan.
Ikastolan
ez nuke piperrik ulertuko, trikin partiturakaz burutik eginda egongo
nintzan eta beste gauzetan “ ni te cuento”. Zuek zelan egingo
zeunkie euskeraz egin dozuen guztia erderaz?
Gu
euskaldunak bagara: euskera hedatuko dogu, Interneten euskera gehiago
sartuko dogu, erdera itziko dogu eta hau guztia egiten dogunean gure
seme-alabei erakutsiko deutsagu guk, euskaldunok ez dogula inoiz
euskera itzi eta itziko eta orduan bai! Euskera bizirik iraungo dau.
Beti esango dogu: “ egin nigaz gura dozuena, baina bizirik iraun
gura dot.”
Jon Etxebarria
martes, 12 de noviembre de 2013
6. Maila SORMENA
Hemen gagoz, aurten ere, kurtso barri bat aurrera eroateko. Aurten ere gure ordutegian Sormena ordu bat daukagu, horregaitik erakutsiko deutsuegu ordu honetan egin dogun esperimentu txiki bat.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)