Datorren astean, Lauaxeta Ikastolan, Azoka Solidarioa ospatuko dogu Agenda 21ak proposatutako programazioaren barruan. Dana-dala, aldez aurretik, Eskolako Agenda 21 zer dan azalduko dogu eta ondoren iazko Azoka Solidarioko bideo bat ikusteko aukera izango dozue.
Zer da Eskolako Agenda 21?
Eskolako Agenda 21 da hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana.
Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:
Eskolaren ingurumena hobetzea.
Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.
Tokiko komunitatean parte hartzea.
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario