miércoles, 30 de noviembre de 2011

IÑAKI MALAXETXEBARRIA - AZOKA SOLIDARIOA

Ondorengo lerroetan, Eneko Apoita 6. mailako ikasleak Iñaki Malax-i egindako elkarrizketa daukagu. Iñaki, Agenda 21eko partaideetako bat da eta azoka Solidarioaren Antolatzaileetako bat.
Aurtengo azoka amaitu da eta berarekin hitz egiteko aukera izan dogu:



Eneko: Zergaitik egiten da azoka? zein da bere helburua?

Iñaki: Helburu bi daukaz:  - alde batetik, ikastolako ikasleak sensibilizatu nahi doguz hau da, Lauaxetako ikasleak beharrizanak daukiezan beste pertsona batzuen alde lan egiteko prest jarri nahi doguz. - Beste alde batetik Filipinasen dagozan ume pobreei eskolara joan ahal izateko eta jan ahal izateko dirua batzen dogu.

Eneko: Noiztik egiten da azoka solidarioa?

Iñaki: Gitxigorabehera 10 urte daroaguz azoka antolatzen.

Eneko: Zenbat diru batzen dozue danon artean?

Iñaki: Jostailu guztiak prezio bardina daukiela, ikasle gehienok zerbait erosten dozuela eta urtero ikasle kopuru bardina zagoziela kontutan izanik, urtero diru kantitate bardintsua batzen da: 1. 400euro gutxi gora behera.

Eneko: Zenbat umeek hartzen dabe parte? 

Iñaki: Jostailuak ekartzen eta erosten HHko eta LHko ikasle guztiak hartzen dabe parte, hau da., 758 ikasle. Antolaketan batxiler 2. maila X taldeko "Lur" arloko ikasle taldeko 8 ikasleak ibilten dira..

Eneko: Nora eroaten dozue dirua?

Iñaki: Dirua Filipinasera bialtzen dogu. Bertan lan egiten dauan talde batek (Lihuck Panahiusa) dirua, umeak eskolara joan ahal izateko, liburuak erosteko, janaria emoteko, garraiorako... eta abarrerako erabiltzen dau.

Eneko: Pozik zagoz zure lanarekin ?

Iñaki: Oso pozik ikastola honetako ikasleak gogo haundiz hartzen dabe parte ekintza  honetan . Hori dala eta gauzak ondo ateratzen dira.

Eneko: Nork laguntzen deutsu azoka ipintzen? 

Iñaki: Aurreko puntuan aipatu dodan legez antolaketan batxiler 2. maila B taldeko "Lur" arloko ikasle taldeko 8 ikasleak ibiltzen dira.

Eneko: Eskerrikasko Iñaki galderei erantzutearren.

Iñaki: Eskerrikasko zuei be interesagaitik

No hay comentarios:

Publicar un comentario