Orientazioa egiten ederto pasatu gendun.
jueves, 31 de mayo de 2012
SCRATCH EGUNA 2012
Hona hemen Scratch Eguneko lehenengo bideoa:
Azkenean lortu dugu hurrengo bideotxo hau editatzea. Bertan Bilboko Alhondegian sortutako giro ederra ikusi daiteke. Ia zuen gustokoa den!
Azkenean lortu dugu hurrengo bideotxo hau editatzea. Bertan Bilboko Alhondegian sortutako giro ederra ikusi daiteke. Ia zuen gustokoa den!
OLERKIA
Aupa Aupa
Kirolari
mendizale tenislari eta pilotari.
Amona bizkletan
belozidadean baina gona sartu zaio
irrati artean . Lurrera
erori da plats. Derrpentean . Prakak jantziko ditu hurrengo batean.
Aupa Aupa
Aitonak egin
zuen parapentez salto teilatua jo eta hantxe bertan alto.
Gorputzean baditu bi mila
arrasto. Sendatzeko behar ditu berrehun bat emplasto.
Mendiak zuri – zuri
aurten gabonetan aitona eta amona biak elurretan. Eskiatzen dabiltza pirinioetan
kolpe galantak hartuz hezur guztietan.
Aupa Aupa
Foogtingean bi lagun zer
osasun ona bata emakumea bestea gizona. Nekatuta
Lurrera erori aitona.
Hura altxa ezinda hor dabil amona.
Aupa Aupa
Akabo
bizikleta ta parentea . Eskiak onena da ganbaran uztea.
Aitonarentzat txarra
footing egitea.
Eta pentsatu dute igeri
hastea.
Aupa Aupa
Aitonak egiten
du igeri aurrea eta amonak berriz etzanda atzera. Oraintxe
doaz biak saioa hastera.
Goazen
azkar guztiok haiek ikustera.
Aupa Aupa
Eneko eta Jon
2. ZIKLOKOEN UNITATE MULTIDIZIPLINARRA
2. ziklokoak unitate multidiziplinarrarekin hasi dira. Euren bloga bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.
www.lmh2zikloa.blogspot.com
miércoles, 30 de mayo de 2012
IKASTOLAKO JAIAK
2012ko maiatzaren 30a
Bazkide
adiskideak:
Datorren ekainaren 9an ikastolako
jaia ospatuko dogu. Ikasturte honi amaiera alaitsu bat emoteko aukera izango
dogu.
Jai giroan, zuen seme alabak euren
erritmo eta doinu bikainak erakutsiko deuskuez. Honez gain, egitarauan ikusi
daikezuenez, beste hainbat gauza izango doguz.
Ondo pasatzeko aukerea izango
dozuelakotan, etorten eta antolatutako ekintzetan parte hartzen animatzen
zaituegu.
****************
Estimados
Socios Cooperativistas:
El próximo día 9 de junio celebraremos
la “Fiesta de la Ikastola”
en nuestro centro. Tendremos oportunidad de finalizar este curso de un modo
gozoso.
En un ambiente festivo, vuestros
hijos e hijas nos mostrarán su excelente ritmo. Pero al margen de estas
actuaciones, tal y como se describe en el programa, habrá otras muchas
actividades.
Con la seguridad de que será una
oportunidad para disfrutar todos juntos, os animamos a venir y participar en
las actividades.
Zuen
zain
Zuzendaritza
miércoles, 23 de mayo de 2012
HISTORIAURREA ETA AINTZINAROA
Hona hemen, 5. mailako ikasle batek egin duen lana inguruko gai bat azaltzeko
sábado, 19 de mayo de 2012
GAUR, SCRATCH EGUNA!!!
Zapatu honetan, hainbat eskolek hartuko dute parte Bilbon
eta Donostian aldi berean ospatuko den eta Scratch programazio softwarea oinarri
duen jardunaldi honetan.
Scratch eguneko kartela. Argazkia: Scratch eguna
Zapatu honetan, maiatzak 19, Scratch Eguna 2012 ospatuko da
Bilboko Alondegian eta Donostiako San Telmo museoan, eta Hiru3 komunitateak
zuzenean emango du Bilboko jardunaldia 11:00etatik aurrera. Bizkaia eta
Gipuzkoako hainbat eskolek hartuko dute parte Scratch programazio softwarea
oinarri hartzen duen jardunaldi honetan.
Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio
informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari
lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.
Jardunaldi honetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte: 12 talde izango dira Donostian eta beste 12 Bilbon. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat eta, eskatzen diren hiru scratch motaren artean, gutxienez bi.
Scratch Eguna 2012 ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Gainera, talde bakoitzak egokitu zaion mahaia apaindu beharko du. Apainketa guztiz librea da, eta edozein material erabili daiteke horretarako. Goizeko 09:30etik 11:00etara bitartean, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu eta standa apaintzeko. 11:00etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkie bisitariei. Jardunaldiaren bukaeran, 14:00etan, zenbait opariren zozketa egingo da eta ekitaldi horrekin amaituko da Scratch Eguna 2012.
Jardunaldi honetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte: 12 talde izango dira Donostian eta beste 12 Bilbon. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat eta, eskatzen diren hiru scratch motaren artean, gutxienez bi.
Scratch Eguna 2012 ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Gainera, talde bakoitzak egokitu zaion mahaia apaindu beharko du. Apainketa guztiz librea da, eta edozein material erabili daiteke horretarako. Goizeko 09:30etik 11:00etara bitartean, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu eta standa apaintzeko. 11:00etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkie bisitariei. Jardunaldiaren bukaeran, 14:00etan, zenbait opariren zozketa egingo da eta ekitaldi horrekin amaituko da Scratch Eguna 2012.
miércoles, 16 de mayo de 2012
ESPERIENTZIAK PARTEKATUZ II
Gaur arratsaldean, gure 6. mailako ikasleek, euren Scratch eta Robotikako lanak 3, 4 eta 5. mailako ikasleei aurkeztu deutsez.
Oso esperientzia polita izan da eta txikienak gogo askorekin dagoz eurak be Scratchean hasteko.
Bestalde, aipatu datorren zapatuan ospatuko sala SCRATCH EGUNA 2012 eta gure ikasleak berton izango dirala.
SORTE ON ETA ONDO PASAU!!!
Oso esperientzia polita izan da eta txikienak gogo askorekin dagoz eurak be Scratchean hasteko.
Bestalde, aipatu datorren zapatuan ospatuko sala SCRATCH EGUNA 2012 eta gure ikasleak berton izango dirala.
SORTE ON ETA ONDO PASAU!!!
martes, 15 de mayo de 2012
lunes, 14 de mayo de 2012
ESPERIENTZIAK PARTEKATUZ
Joan zan barikuan, 4. mailako ikasleak, 5. mailako geletara joan ziran ordenagailuaren erabilerari buruzko esperientziak alkarrekin partekatzeko.
Oso esperientzia aberasgarria izan zan.
LAS RECETAS DE ENEKO IV
TORTILLA DE PATATAS
Tiempo de total 10 minutos
Ingredientes:
- Huevos: 3 unidades.
- Patatas: 4 unidades.
- Sal: una pizca.
- Aceite: un chorrito.
Preparación:
Pelar las patatas.
Ponerlas a freir en la sarten con aceite.
Batir los huevos.
Vertir los huevos batidos en la sarten cuando las patatas esten doradas.
Voltear la tortilla cuando este hecha por debajo.
viernes, 11 de mayo de 2012
SCRATCHEKO TALDEAK
Hona hemen datorren astean Scratch egunerako joango diren ikasleak. Hauek dira joango diranak baina askok gehiagok parte hartu dabe. Hortaz, MILA ESKER GUZTIOI!!!
XIAOREN BIZITZAKO BIDAIA
Ni jaio ondoren,
nire gurasoek, anai-arreba bat nahi eben niretzat eta ondo pentsatu ondoren,
Txinatik ume txiki bat adoptatzea erabaki eben.
Hiru urte
nebazanean hasi ziran beharrezkoak ziran paper guztiak betetzen eta Bizkaiko
Foru Aldundira eramaten. Bideratzeak asko luzatu ziran, lau urte itxaron behar izan
genduezan, baina azkenean, 2008ko abuztuaren 14an berri ona emateko deitu egin euskuen.
Goiz hartan nire
amarekin joan nintzan Bilbora, Gizarte-zerbitzuko bulegoetara. Hango gela baten
egoan andra batek, Xiao, nire anaiaren argazkia erakutsi euskun. Oso polita
iruditu jakun eta nik nire antza eukala esan neban, ulea nire moduan moztuta eukalako.
Paperak betetzen amaitu gendue-zanean,
irailaren 13an, Bilbora joan ginan hegazkina hartzera. Bilbotik Madrilera joan
ginan, gero Madriletik Frankfurtera eta azkenik,
Frankfurtetik Shangaira. Bidaia osoak, 24 ordu iraun eban.
Shangain bi egun
egon ginan exkursinoak egiten uria ezagutzeko. Ondoren, Chonchinera beste hegazkin
baten joan ginan. Hango aireportutik autobus baten joan ginan Xiao egoan umezurtegira
bera ezagutzeko. Xiaok urte eta erdi eukan, ule laburra eta gu ikustean
negarrez hasi zan. Bakarrik nigaz egon gura eban.
Txinan 15 egunez
egon ginan, Xiaoren paperak eta pasaportea egiten. Xiao danagaz beldurtzen zan,
batez ere hoteleko logelan. Negar asko egiten eban eta horregatik egun osoa
kanpoan pasatzen genduan. Eta janariarekin ere arazo asko eukazan.
Irailaren 30ean
gure Zornotzako etxera heldu ginan. Lehenengo egunak gogorrak izan ziran
Xiaorentzat; egunez, nahiko ondo pasatzen eban baina gaua heltzen zanean inoiz
ez eban nahi lo egitera joan, isiltasunaren beldur zalako. Nire gurasoek euren
logelan kuma bat ipintzea erabaki eben baina gauero amesgaiztoak eukazan eta
bere buruagaz kumaren kontra jotzen eban. Pixkanaka etxean ziurtasuna hartzen
joan zan baina kalera irteten ginanean, jende guztiaren beldur zan. Hala ere, urtebeteren
buruan bi hizkuntzetan oso ondo eginten eban berba: euskaraz eta gaztelaniaz, nahiz
eta gaztelaniagaz gaitasun gehiago eukan.
Poliki-poliki
joan da Xiao beldurrik gabe bizitzen eta egiten. Txinatik etorri zan mutil
polit ha mutil gogor eta koskorra da gaur egun, euskalduna gainera, eta guretzat
oparirik onena.
PABLO PEREIRA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)