Zapatu honetan, hainbat eskolek hartuko dute parte Bilbon
eta Donostian aldi berean ospatuko den eta Scratch programazio softwarea oinarri
duen jardunaldi honetan.
- Scratch eguneko kartela. Argazkia: Scratch eguna
Zapatu honetan, maiatzak 19, Scratch Eguna 2012 ospatuko da
Bilboko Alondegian eta Donostiako San Telmo museoan, eta Hiru3 komunitateak
zuzenean emango du Bilboko jardunaldia 11:00etatik aurrera. Bizkaia eta
Gipuzkoako hainbat eskolek hartuko dute parte Scratch programazio softwarea
oinarri hartzen duen jardunaldi honetan.
Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio
informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari
lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.
Jardunaldi honetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte: 12 talde izango dira Donostian eta beste 12 Bilbon. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat eta, eskatzen diren hiru scratch motaren artean, gutxienez bi.
Scratch Eguna 2012 ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Gainera, talde bakoitzak egokitu zaion mahaia apaindu beharko du. Apainketa guztiz librea da, eta edozein material erabili daiteke horretarako. Goizeko 09:30etik 11:00etara bitartean, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu eta standa apaintzeko. 11:00etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkie bisitariei. Jardunaldiaren bukaeran, 14:00etan, zenbait opariren zozketa egingo da eta ekitaldi horrekin amaituko da Scratch Eguna 2012.

No hay comentarios:
Publicar un comentario