Ni jaio ondoren,
nire gurasoek, anai-arreba bat nahi eben niretzat eta ondo pentsatu ondoren,
Txinatik ume txiki bat adoptatzea erabaki eben.
Hiru urte
nebazanean hasi ziran beharrezkoak ziran paper guztiak betetzen eta Bizkaiko
Foru Aldundira eramaten. Bideratzeak asko luzatu ziran, lau urte itxaron behar izan
genduezan, baina azkenean, 2008ko abuztuaren 14an berri ona emateko deitu egin euskuen.
Goiz hartan nire
amarekin joan nintzan Bilbora, Gizarte-zerbitzuko bulegoetara. Hango gela baten
egoan andra batek, Xiao, nire anaiaren argazkia erakutsi euskun. Oso polita
iruditu jakun eta nik nire antza eukala esan neban, ulea nire moduan moztuta eukalako.
Paperak betetzen amaitu gendue-zanean,
irailaren 13an, Bilbora joan ginan hegazkina hartzera. Bilbotik Madrilera joan
ginan, gero Madriletik Frankfurtera eta azkenik,
Frankfurtetik Shangaira. Bidaia osoak, 24 ordu iraun eban.
Shangain bi egun
egon ginan exkursinoak egiten uria ezagutzeko. Ondoren, Chonchinera beste hegazkin
baten joan ginan. Hango aireportutik autobus baten joan ginan Xiao egoan umezurtegira
bera ezagutzeko. Xiaok urte eta erdi eukan, ule laburra eta gu ikustean
negarrez hasi zan. Bakarrik nigaz egon gura eban.
Txinan 15 egunez
egon ginan, Xiaoren paperak eta pasaportea egiten. Xiao danagaz beldurtzen zan,
batez ere hoteleko logelan. Negar asko egiten eban eta horregatik egun osoa
kanpoan pasatzen genduan. Eta janariarekin ere arazo asko eukazan.
Irailaren 30ean
gure Zornotzako etxera heldu ginan. Lehenengo egunak gogorrak izan ziran
Xiaorentzat; egunez, nahiko ondo pasatzen eban baina gaua heltzen zanean inoiz
ez eban nahi lo egitera joan, isiltasunaren beldur zalako. Nire gurasoek euren
logelan kuma bat ipintzea erabaki eben baina gauero amesgaiztoak eukazan eta
bere buruagaz kumaren kontra jotzen eban. Pixkanaka etxean ziurtasuna hartzen
joan zan baina kalera irteten ginanean, jende guztiaren beldur zan. Hala ere, urtebeteren
buruan bi hizkuntzetan oso ondo eginten eban berba: euskaraz eta gaztelaniaz, nahiz
eta gaztelaniagaz gaitasun gehiago eukan.
Poliki-poliki
joan da Xiao beldurrik gabe bizitzen eta egiten. Txinatik etorri zan mutil
polit ha mutil gogor eta koskorra da gaur egun, euskalduna gainera, eta guretzat
oparirik onena.
PABLO PEREIRA
No hay comentarios:
Publicar un comentario