NI NAGUSIA NAZENEAN…
Ni nagusia nazenean albaitaria izan gura dot txikitatik animaliak asko gustatu jatazalako. Nire bizitzan zehar animaliegaz zelan eroan nazen kontatuko deutsuet:
Nire gurasoak esaten deustien moduan, txikitan mota askotako animaliak eskuagaz hartzen nebazan. Bost urte neukazanean, Kale deitutako txakur zuri bat ikusten eustanean, beti buruz gora jartzen zan ni berari ukutzeko eta gauza politak esateko.
Gitxi- gorabehera sei urte neukazanean, nire aita hegan egin ezin eban txori bat aurkitu eban eta etxera ekarri eustan. Pitxi izena jarri eutsagun eta urte bat barru Urkiolan aske itzi eutsagun, baina nik negar asko egin neban.
Zazpi- zortzi urtegaz arrain bat erosi gendun eta Jaime izena jarri eutsagun, baina oso bakarrik egoanez beste arrain bat erosi gendun eta Izar izena jarri eutsagun. Urte bet eta erdi barru arrain biak egun berberean hil ziran eta berriz ere negar asko egin neban.
Hamar urtegaz, ekainaren hamaikan, txakur bat erosi gendun Burgosen eta beragaz oso ondo pasatzen dot!!! 2013ko martxoaren 2an bi urte egiten dauz.
June Silva Larrea
No hay comentarios:
Publicar un comentario