Mezu honen bidez, gonbidatu nahi zaituztegu irakasle eta hezitzaileok datorren astean Scratch Egunaren inguruko informazioa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izango diren aurkezpenetara.
Scratch Eguna 2013, jaieguna baino gehiago, ikasturte osoko proiektua da eta maiatzean ospatuko den jardunaldian izango du amaiera (eguna zehazteke).
Egun horretan, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako neska-mutilek bertan aukera paregabea izango dute Scratchekin egindako beren esperientziak erakusteko.
Aurten, hurrengo etapetan proiektuari bide emateko, gune berri bat zabalduko da 13 -16 urtetako neska-mutilek Scratch eta hardware librearekin egindako erakustaldiak egiteko.
2011an Scratch Eguna Bilbon ospatu zen, 2012an Bilbo eta Donostian, eta aurten, hiru egoitzatan antolatzen saiatuko gara:
- Scratch Eguna 2013 BI (Bilbo)
- Scratch Eguna 2013 SS (Donostia)
- Scratch Eguna 2013 VG (Vitoria-Gasteiz)
No hay comentarios:
Publicar un comentario