martes, 19 de febrero de 2013

SENTIMENDUAK ADIERAZTEKO GAITASUNA


Ba al dogu besteei gure sentimenduak adierazteko gaitasuna? Lotsa emoten deusku? Ba dakigu era egoki baten egiten?
Ez al da garrantzitsua norberak besteengan pizten doguzan sentimenduak jakitea?
Nola jakin egin dogun gauza bat oso garrantzitsua edota txarra izan dan albokoarentzat?

Guzti honek itzelezko eragina dauka gure harremanetan, gure ongizatean eta azken baten bizitzan lortzen doguza emaitzetan.

Horregaitik, txiki-txikitatik komeni da besteenganako emozioak adierazteko gaitasuna lantzea.
Horretarako erabiltzen dogu Lauaxetan, beste teknika batzuen artean, "Kariñograma".
Honen bitartez, ikasle batek, beste bateri, adierazi nahi deutsona idazten deutso eta emozioak lantzen doguz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario