IKASTOLAN
HARRAPATUTA
Arratsaldeko seirak ziran eta Ikastolan ni
bakarrik nengoan. Benetan ikaratu nintzan ateak ixten ikusi nebazanean. Ez
neukan gurasoekin berba egiteko komunikabiderik.
Nire gelatik urten eta pasilorantza joan nintzan,
leihotik begiratu eta ez egoan autobus bat ere ez. Orduan, gelarantza bueltatu
nintzan esperantzarik gabe. Gelan jesarrita nengoan ikaratuta eta asper-asper
eginda, dana isil-isilik egoan eta liburu bat irakurtzen hasi nintzan, baina,
halako batean, leihoak danbadaka hasi ziran, lehenengotan haizea zala
pentsatzen neban, baina, konturatu nintzan ez ebala haize zipitzik ere egiten.
Orduan, galdetu nuen:
- Norbait dago hor?
Ez zidan inork erantzun, baina, barre algarak
entzuten nabazan:
- Jajajajaja!!
- Nor dago hor? - galdetu nuen barriro ere.
Orduan, erantzun zidaten:
- Lehioak gara.
- Noiztik leihoek berba egiten dute? - galdetu
nuen.
- Ikastola honetan betidanik, hilerri baten
gainean eraikita dagoalako - erantzun zidaten.
- Egia da? - barriro ere galdetu nuen.
- Bai - orain hiztegiek.
- A zelako sustoa! Hiztegiek ere hitz egiten dute
ala? - esan nuen.
Orduan, lehioak hiztegiak eta ni lagunak egin
ginan eta nire arazoa azaldu nien. Laster batean, ulertu zidaten.
Halako batean, pasiloan zarata bat entzun eta hiztegiak
eta leihoak isilik geratu ziran.
- Andereño bat! - esan nuen.
Pasilorantza urten eta barriro gelara sartu nitzan
lapurrak zirala konturatu nintzanean. Nire lagun barriei esan eta hiztegiek
esan zidaten:
- Hartu hauts magiko honek, ikustezina bihurtuko
zara - esan zidaten - baina, zarata egiten badozu ikusi egingo zaitue.
Ikustezina bihurtu eta, ondoren, lapurrak sartu
ziran gelan. Halako batean, eztul egin eta lapurrak ikusi ninduten.
- Lagundu nazatela hildakoen arimek! Ez minik
egin! - esan nuen hitz- totelka.
- Hori zuk uste dozu! - esan zidan lapur batek.
Orduan, entziklopediak hegaz urten eta lapurren
gainean bota ziran.
- Lagundu!-garrasi egin zuten lapurrek.
Ni gelatik korriketan urten eta eskilarak
bajatuta, bigarren pisura joan nintzen.
Han, andereño bat aurkitu nuen. Lapurrak egoazala
esan eta esan zidan:
- Ertzainei deituko diet.
Ertzainak etorri eta eurek sartzen ziran bitartean
ni urten egin nintzan.
Bide bastarretik joan nintzan eta etxera afal
ordurako heldu nintzan. Leihoen eta hiztegien sekretua gure artean zegoen
,behintzat, ni bizirik nagoen bitartean.
Oier Gallastegui 6.B
No hay comentarios:
Publicar un comentario