ITZAL MISTERIOTSUA
Arratsaldeko seirak ziran eta Ikastolan ni bakarrik nengoan.
Benetan ikarartu nintzan ateak ixten ikusi nebazanean.
Zer arraio gertatu zen? Zergaitik nengoen ni bakarrik? Nire buruak
milaka galdera zituen. Erantzun gabeko galderak.
Ziztu bizian itxitako ateak egozan lekura hurbildu nintzan. Gero,
zabaltzen saiatu nintzen. Zabaldu ahal ziren. Kontu handiarekin sartu nintzen
barrura, pausu txikiak emanez. Orduan, pausu batzuk entzun nituen. Horren
ostean, kristalezko materialen bat jausten eta soinu desatsegina sortzen.
Ostean, ate bat indarrez zarratzen. Korriketan ,baina, beldurrez, atea itxi zan
lekura joan nintzen. Itzal arraro bat ikusi nuen nire aurrean. Astiro-astiro
hurbildu nintzen:
-Nor zara? - galdetu nuen ahots baxuarekin.
Bapatean, itzala magia bazen bezala desagertu zen, eta ezin izan
nuen aurkitu. Gero, gela batean sartu nintzen. Armairu, apal eta beste leku
askotan begiratu nuen. Buelta emango neban irtetzeko. Baina, itzal
misteriotsuak atea zarratu eban giltzez:
-Ei! Atea zabaldu barruan nago! - esan nuen.
-Badakit horregaitik zarratu dut- esan zuen berak.
-Baina, nik ez dut ezer egin, zabaldu atea! - esan nuen ateari
ostikoak jotzen.
-Zabaltzen badizut ahoz aho kontatuko duzu eta aurkitzen banaute,
hilko nabe- erantzun zuen- beraz, hemen geratuko zara urteak eta urteak.
Biok isilik geratu ginen une batez. Gero, berak hitz egin eban:
-Bueno... badago modu bat. Nire izena 3 minututan asmatzen baduzu
libre itziko zaitut.
-Ez dakit zure izena, baina, badakit ezagutu dudan pertsona
desatseginena zarela! - esan nuen.
Leihora hurbildu nintzen bera ikusteko. Begi beltzak zituen ,bere
bihotzaren kolorekoak, eta more koloreko jantzi luze bat. Burua garauz beteta
eukan. 3 minutuak pasatu egin ziren.
Leihora begiratu nuen. Eta nire buruari esan nion:
-Zer nahiago dut? Hemen geratzea urte askotarako edo...?
Leihoa zabaldu nuen haize indartsuak aurpegian gogor jotzen zidan. Begiak itxi eta lurrarekin aurkitu nintzen.
Irune Iraragorri 6.B
No hay comentarios:
Publicar un comentario