martes, 27 de noviembre de 2012

ZUHAITZ EGUNA

Aurten be, zuhaitz egunerako, orain dala 2 urte egin zan bezala, gauzak eraiki beharko dozuez birziklatutako materialekin. Hori dala eta, dulea bi urte egin ziren hainbat artelan erakusten deutsueguz, pentsatzen hasi zaitezen zuen eraikuntzetan.







miércoles, 21 de noviembre de 2012

BALIABIDEAK

SOLAS EGITEKO IPUINAK


Solas egiteko Ipuinak

Gurasoek umeei laguntzen dietenean euren eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ulertzen eta gainontzeko pertsonen eskubideak errespetatzen, helduaro arduratsu baterako oinarriak ari dira jartzen. Konbentzioaren hitzaurrean jasota dagoenez, hori egitean, seme-alabak honelaxe bizitzeko prestatzen dituzte: “… Nazio Batuen Kartan aldarrikatutako idealen espirituan eta, zehatzago esateko, bakearen, duintasunaren, tolerantziaren, askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren espirituan” UNICEF.
Web honetan aurkituko duzue Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioan onartu zen testuarekin loturik dauden 10 ipuin. Ipuin hauek “Solas egiteko Ipuinak” deritzon ipuin bildumaren parte dira.
Web honek bi berezitasun ditu. Bata audio-liburu formatuan eginda dagoela da, hau da, ipuinak irakurri eta aldi berean entzutea posible da. Eta beste berezitasuna euskeraz soilik eginda dagoela da. Hau neska-mutilek euskeraz irakurtzeko eta euskera entzuteko aukera ematen die hizkuntza era dibertigarrian ikasteko.

 http://www.solasegitekoipuinak.net/

lunes, 19 de noviembre de 2012

KULTURA AZINTASUNA LAUAXETA IKASTOLAN

Comenius programaren barruan, Europako sei herrialdeko eskolatako ordezkariak ikaslegoarekin aniztasun kulturala lantzeko asmoz aste honetan Lauaxeta Ikastolan alkartu dira.








Europa mendeetan zehar euren nortasuna mantendu izan daben kultura ezbardinetaz osoturiko errealitate bat da. Comenius proiektuen bidez, Europako erakundeak ikasleen aldetik aberastasun kultural hori ezagutzea eta eurenganako errespetua lantzea bultzatzen dabe.
Europar alkartrukatze esparru honen barruan, Lituaniako, Greziako, Turkiako Alemaniako eta Italiano eskoletako ordezkariak kulturartekotasuna Europan lantzeko bat egin dabe aste honetan Lauaxeta Ikastolan
Proiektuaren ardurea daukan irakaslegoaren lana herrialde ezbardinetako ikaslegoak norbere ezaugarri kulturalak ezagutzera emon, hizkuntza, kirolak, abestiak, dantzak e.a., eta besteenak ezagutu ahal izateko dinamikak adostea eta koordinatzea da.
Honez gain, Ikastolako ikaslegoak, gure kulturara apur bat gehiago hurbildu daitezen, euskal dantzen erakusketa bat eskaini deutsie.

Medioen jarraipena:


miércoles, 14 de noviembre de 2012

SORMENA

Sormen orduan ikasleak jadanik hasiak daude "gauzak" sortzen. Orain aurkeztuko deutsueguna, 6. mailako ikasleek egindako noria bat da. Horretarako Lego We-Do kit-ak erabili dabez eta programaziorako, Scratch-a


martes, 13 de noviembre de 2012

AZOKA SOLIDARIOA

Gogoratzen deutsuegu, laster aurtengo Jostailuen Azoka Solidarioa martxan jarriko dala. Beraz, hasi pentsatzen ze jostailu ekarriko dozuen.


EGINOKO UDALEKUAK

Bideo polita ikasleek pasatu digutena, Eginoko udalekuei buruz.


jueves, 8 de noviembre de 2012

COMENIUS PROGRAMA

El programa Comenius está orientado a la enseñanza infantil y escolar hasta el final de la educación secundaria. Los profesores de enseñanza no universitaria pueden, a través de este programa, visitar otros países para conocer otras experiencias educativas. Se trata de fomentar las relaciones transnacionales en el campo de la educación y el refuerzo de la dimensión europea de la educación cultural. 

Aurtengoan, gure ikastolara etorri dira Lituaniatik, Alemaniatik, Italiatik eta Turkiatik. Ondorioz, hainbat ekintza antolatu dira gure ohiturak eta gure egunerokoa erakusteko.

Ondorengo argazkietan, ikasleek egindako ongietorria daukazue.