jueves, 21 de marzo de 2013

5.EGUNA

Eguna hasteko, ozono geruzari buruz berba egin dogu eta berotegi efektua zer dan jakiteko, bideo pare bat ikusi doguz. Ondoren, "mundua 50 urte barru" testua irakurri dogu eta sortzen ari diran edo sortu daitekezan ondorioak zerrendatu doguz. Gero, Amsterdam eta Dinamarkako ereduak ikusi doguz, bertan bizikleta erabiltzen dabelako leku guztietara joateko. Bizikletaren alde onak eta txarrak taldeka atara doguz eta ondorioak atara doguz. Azkenik, aurkezpenagaz jarraitu dogu.


4.EGUNA

Gaur atzo herritarrei egindako inkesta aztertu dogu eta horregaz portzentaiak eta grafikoak egin doguz. Orokorrean, jendeak ingurumena zaintzen dauala esan daikegu, beraz asko poztu gara!Ondoren, "Suaren bila" testua irakurri dogu eta taldeka komentatu dogu eta ariketak egin doguz.  Amaitzeko, power pointa egiten jarraitu dogu.



5. MAILAKOEN IRTEERA - DURANGO

Atzo, Durangoko Alde Zaharrera joan ginan. 


Gero, Astronomia gela bisitatu gendun eta planetei buruz asko ikasteko aukera euki gendun. 




Atsedena hartzeko, Ezkurdiko plazara joan ginan.
Ederto ibili ginan
 

miércoles, 20 de marzo de 2013

IRTEERA - ARESKETAMENDI PARKEA

Atzo 6. mailako ikasleak Unitate Multidiziplanarrerikn zerikusia duen irteera bat egin eben Aresketamendi Parkera. Bertan, energia berriztagarriei buruzko gauzak ikasi ebezan.


jueves, 14 de marzo de 2013

3.EGUNA

Egun honetan etxetik ekarritako fakturak aztertu doguz. Fakturak gasa, elektrizitatea eta urarenak dira. Lehenengo, bakoitzeren portzentaiak atara doguz. Gero, fakturen diru kopurua kalkulatu eta bataz bestekoa atara dogu. Heziketa fisikoan, energiari buruzko jolasak egin doguz; adibidez, gure bihotzaren taupaden abiadura kalkuratu. Azkenik, gelan arratsaldean egin beharko dogun inkesta prestatu dogu, energiari buruzko galderak eginez. Inkesta, herritarrei egingo deutsieguz eta horrela ingurumena zaintzen daben jakingo dogu.












Honeek dira herritik egin gendun inkestaren argazkiak: