lunes, 1 de julio de 2013

HELDU DIRA AURTENGO UDALEKUAK

Aurtengoan ere, Lauxeta Ikastolako "Euskeraz Egin Taldea"k hainbat udaleku jarri dauz martxan. Kokapen ezberdina daukaten arren, gozatu eta ikasteko esparruak dira.
 Nafarroa aldera joakuz txikienak, 9-10 urte bitartekoak. Lizarrako Obeki aterpetxean igaroko dabez pare bat aste. Eguraldi ona ziurtatuta, pistinaz eta bertako instalazioez gozatzeko aukera izango dabe, ekintza ezberdinetan: ibilaldiak, igerilekua, ingelesa, esperimentuak, jokoak, etab.
Arabako Egino izeneko herritxoan izango dira 11-13 urte bitartekoak. Bertako ingurune menditsu bezain lasaiak eskaintzen dauzan aukerak aprobetxatuz ingurunearekin kontaktuan igaroko dabe bertako estantzia. Eskalada, mendi irteerak, akanpadak, etab. egin ahal izango dabez ekintza anitzez (jokoak, tailerrak, ingelesa) gozatuz.

Learning By Doing "Summer Camp"ean ingelesa ikasi eta jende berria ezagutu ahal izango dabe 11-14 urte artekoek (ikastolako ikasleak zein ikastolaz kanpokoak). Ingeles saioak, tailerrak, taldeko ekintzak, igerilekua, etab. Lauaxeta Ikastolako instalazioei probetxua aterata, ondo pasatuko dogu.




Udalekuak martxan dagozala, blog hau betetzen joango gara. Udaleku ezberdinetako kideak zertan dabiltzaten ikusi eta eurekin batera bizitzen ari diran esperietziaz gozatu ahal izateko.