jueves, 31 de mayo de 2012

5. MAILAKOEN IRTEERA OTXANDIORA

Orientazioa egiten ederto pasatu gendun.








SCRATCH EGUNA 2012

Hona hemen Scratch Eguneko lehenengo bideoa:


Azkenean lortu dugu hurrengo bideotxo hau editatzea. Bertan Bilboko Alhondegian sortutako giro ederra ikusi daiteke. Ia zuen gustokoa den!


OLERKIA


Aupa Aupa

Kirolari mendizale tenislari eta pilotari.

Amona bizkletan belozidadean baina gona sartu zaio

irrati artean . Lurrera erori da plats. Derrpentean . Prakak jantziko ditu hurrengo batean.

Aupa Aupa

Aitonak egin zuen parapentez salto teilatua jo eta hantxe bertan alto.

Gorputzean baditu bi mila arrasto. Sendatzeko behar ditu berrehun bat emplasto.

Mendiak zuri – zuri aurten gabonetan aitona eta amona biak elurretan. Eskiatzen dabiltza pirinioetan kolpe galantak hartuz hezur guztietan.




Aupa Aupa

Foogtingean bi lagun zer osasun ona bata emakumea bestea gizona. Nekatuta

Lurrera erori aitona. Hura altxa ezinda hor dabil amona.

Aupa Aupa

Akabo bizikleta ta parentea . Eskiak onena da ganbaran uztea.

Aitonarentzat txarra footing egitea.

Eta pentsatu dute igeri hastea.

Aupa Aupa

Aitonak egiten du igeri aurrea eta amonak berriz etzanda atzera. Oraintxe doaz biak saioa hastera.

Goazen azkar guztiok haiek ikustera.

Aupa Aupa


Eneko eta Jon

2. ZIKLOKOEN UNITATE MULTIDIZIPLINARRA

2. ziklokoak unitate multidiziplinarrarekin hasi dira. Euren bloga bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.











 
www.lmh2zikloa.blogspot.com

miércoles, 30 de mayo de 2012

IKASTOLAKO JAIAK





                                           2012ko maiatzaren 30a

Bazkide adiskideak:

Datorren ekainaren 9an ikastolako jaia ospatuko dogu. Ikasturte honi amaiera alaitsu bat emoteko aukera izango dogu.
Jai giroan, zuen seme alabak euren erritmo eta doinu bikainak erakutsiko deuskuez. Honez gain, egitarauan ikusi daikezuenez, beste hainbat gauza izango doguz.
Ondo pasatzeko aukerea izango dozuelakotan, etorten eta antolatutako ekintzetan parte hartzen animatzen zaituegu.
                         ****************
Estimados Socios Cooperativistas:
El próximo día 9 de junio celebraremos la “Fiesta de la Ikastola” en nuestro centro. Tendremos oportunidad de finalizar este curso de un modo gozoso.
En un ambiente festivo, vuestros hijos e hijas nos mostrarán su excelente ritmo. Pero al margen de estas actuaciones, tal y como se describe en el programa, habrá otras muchas actividades.
Con la seguridad de que será una oportunidad para disfrutar todos juntos, os animamos a venir y participar en las actividades.
Zuen zain

Zuzendaritza


IKASLEEN LANAK II


IKASLEEN LANAK I


sábado, 19 de mayo de 2012

GAUR, SCRATCH EGUNA!!!



Zapatu honetan, hainbat eskolek hartuko dute parte Bilbon eta Donostian aldi berean ospatuko den eta Scratch programazio softwarea oinarri duen jardunaldi honetan.
  • Scratch eguneko kartela. Scratch eguneko kartela. Argazkia: Scratch eguna
Zapatu honetan, maiatzak 19, Scratch Eguna 2012 ospatuko da Bilboko Alondegian eta Donostiako San Telmo museoan, eta Hiru3 komunitateak zuzenean emango du Bilboko jardunaldia 11:00etatik aurrera. Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat eskolek hartuko dute parte Scratch programazio softwarea oinarri hartzen duen jardunaldi honetan.
Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.
Jardunaldi honetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte: 12 talde izango dira Donostian eta beste 12 Bilbon. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat eta, eskatzen diren hiru scratch motaren artean, gutxienez bi.
Scratch Eguna 2012 ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Gainera, talde bakoitzak egokitu zaion mahaia apaindu beharko du. Apainketa guztiz librea da, eta edozein material erabili daiteke horretarako. Goizeko 09:30etik 11:00etara bitartean, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu eta standa apaintzeko. 11:00etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkie bisitariei. Jardunaldiaren bukaeran, 14:00etan, zenbait opariren zozketa egingo da eta ekitaldi horrekin amaituko da Scratch Eguna 2012.

miércoles, 16 de mayo de 2012

ESPERIENTZIAK PARTEKATUZ II

Gaur arratsaldean, gure 6. mailako ikasleek, euren Scratch eta Robotikako lanak 3, 4 eta 5. mailako ikasleei aurkeztu deutsez.

Oso esperientzia polita izan da eta txikienak gogo askorekin dagoz eurak be Scratchean hasteko.
Bestalde, aipatu datorren zapatuan ospatuko sala SCRATCH EGUNA 2012 eta gure ikasleak berton izango dirala.


SORTE ON ETA ONDO PASAU!!!









lunes, 14 de mayo de 2012

ESPERIENTZIAK PARTEKATUZ

Joan zan barikuan, 4. mailako ikasleak, 5. mailako geletara joan ziran ordenagailuaren erabilerari buruzko esperientziak alkarrekin partekatzeko.





Oso esperientzia aberasgarria izan zan.

LAS RECETAS DE ENEKO IV

TORTILLA DE PATATAS
                                           

Tiempo de total 10 minutos

Ingredientes:

- Huevos: 3 unidades.

- Patatas: 4 unidades.

- Sal: una pizca.

- Aceite: un chorrito.


Preparación:

Pelar las patatas.

Ponerlas a freir en la sarten con aceite.

Batir los huevos.

Vertir los huevos batidos en la sarten cuando las patatas esten doradas.

Voltear la tortilla cuando este hecha por debajo.


viernes, 11 de mayo de 2012

SCRATCHEKO TALDEAK

Hona hemen datorren astean Scratch egunerako joango diren ikasleak. Hauek dira joango diranak baina askok gehiagok parte hartu dabe. Hortaz, MILA ESKER GUZTIOI!!!

XIAOREN BIZITZAKO BIDAIA


Ni jaio ondoren, nire gurasoek, anai-arreba bat nahi eben niretzat eta ondo pentsatu ondoren, Txinatik ume txiki bat adoptatzea erabaki eben.
  
Hiru urte nebazanean hasi ziran beharrezkoak ziran paper guztiak betetzen eta Bizkaiko Foru Aldundira eramaten. Bideratzeak asko luzatu ziran, lau urte itxaron behar izan genduezan, baina azkenean, 2008ko abuztuaren 14an berri ona emateko deitu egin euskuen.
    
Goiz hartan nire amarekin joan nintzan Bilbora, Gizarte-zerbitzuko bulegoetara. Hango gela baten egoan andra batek, Xiao, nire anaiaren argazkia erakutsi euskun. Oso polita iruditu jakun eta nik nire antza eukala esan neban, ulea nire moduan moztuta eukalako.





 

 Paperak betetzen amaitu gendue-zanean, irailaren 13an, Bilbora joan ginan hegazkina hartzera. Bilbotik Madrilera joan ginan,  gero Madriletik Frankfurtera eta azkenik, Frankfurtetik Shangaira. Bidaia osoak, 24 ordu iraun eban.

Shangain bi egun egon ginan exkursinoak egiten uria ezagutzeko. Ondoren, Chonchinera beste hegazkin baten joan ginan. Hango aireportutik autobus baten joan ginan Xiao egoan umezurtegira bera ezagutzeko. Xiaok urte eta erdi eukan, ule laburra eta gu ikustean negarrez hasi zan. Bakarrik nigaz egon gura eban.

Txinan 15 egunez egon ginan, Xiaoren paperak eta pasaportea egiten. Xiao danagaz beldurtzen zan, batez ere hoteleko logelan. Negar asko egiten eban eta horregatik egun osoa kanpoan pasatzen genduan. Eta janariarekin ere arazo asko eukazan.
          
Irailaren 30ean gure Zornotzako etxera heldu ginan. Lehenengo egunak gogorrak izan ziran Xiaorentzat; egunez, nahiko ondo pasatzen eban baina gaua heltzen zanean inoiz ez eban nahi lo egitera joan, isiltasunaren beldur zalako. Nire gurasoek euren logelan kuma bat ipintzea erabaki eben baina gauero amesgaiztoak eukazan eta bere buruagaz kumaren kontra jotzen eban. Pixkanaka etxean ziurtasuna hartzen joan zan baina kalera irteten ginanean, jende guztiaren beldur zan. Hala ere, urtebeteren buruan bi hizkuntzetan oso ondo eginten eban berba: euskaraz eta gaztelaniaz, nahiz eta gaztelaniagaz gaitasun gehiago eukan.
        
Poliki-poliki joan da Xiao beldurrik gabe bizitzen eta egiten. Txinatik etorri zan mutil polit ha mutil gogor eta koskorra da gaur egun, euskalduna gainera, eta guretzat oparirik onena.


PABLO PEREIRA