viernes, 19 de diciembre de 2014

GABONETAKO ZUHAITZAK



Kaixo!

Gabonetan zuhaitz honeek prestatu doguz. Hemen dagoz jarrita datorren urterako egin doguzan eskariak eta gure asmo onak. 

Zorionak eta Urte Barri On danori. 

miércoles, 29 de octubre de 2014

ITZAL MISTERIOTSUA



ITZAL MISTERIOTSUA
 Arratsaldeko seirak ziran eta Ikastolan ni bakarrik nengoan. Benetan ikarartu nintzan ateak ixten ikusi nebazanean.
Zer arraio gertatu zen? Zergaitik nengoen ni bakarrik? Nire buruak milaka galdera zituen. Erantzun gabeko galderak.

Ziztu bizian itxitako ateak egozan lekura hurbildu nintzan. Gero, zabaltzen saiatu nintzen. Zabaldu ahal ziren. Kontu handiarekin sartu nintzen barrura, pausu txikiak emanez. Orduan, pausu batzuk entzun nituen. Horren ostean, kristalezko materialen bat jausten eta soinu desatsegina sortzen. Ostean, ate bat indarrez zarratzen. Korriketan ,baina, beldurrez, atea itxi zan lekura joan nintzen. Itzal arraro bat ikusi nuen nire aurrean. Astiro-astiro hurbildu nintzen:
-Nor zara? - galdetu nuen ahots baxuarekin.

Bapatean, itzala magia bazen bezala desagertu zen, eta ezin izan nuen aurkitu. Gero, gela batean sartu nintzen. Armairu, apal eta beste leku askotan begiratu nuen. Buelta emango neban irtetzeko. Baina, itzal misteriotsuak atea zarratu eban giltzez:
-Ei! Atea zabaldu barruan nago! - esan nuen.
-Badakit horregaitik zarratu dut- esan zuen  berak.
-Baina, nik ez dut ezer egin, zabaldu atea! - esan nuen ateari ostikoak jotzen.
-Zabaltzen badizut ahoz aho kontatuko duzu eta aurkitzen banaute, hilko nabe- erantzun zuen- beraz, hemen geratuko zara urteak eta urteak.
Biok isilik geratu ginen une batez. Gero, berak hitz egin eban:
-Bueno... badago modu bat. Nire izena 3 minututan asmatzen baduzu libre itziko zaitut.
-Ez dakit zure izena, baina, badakit ezagutu dudan pertsona desatseginena zarela! - esan nuen.
Leihora hurbildu nintzen bera ikusteko. Begi beltzak zituen ,bere bihotzaren kolorekoak, eta more koloreko jantzi luze bat. Burua garauz beteta eukan. 3 minutuak pasatu egin ziren.

Leihora begiratu nuen. Eta nire buruari esan nion:
-Zer nahiago dut? Hemen geratzea urte askotarako edo...?




Leihoa zabaldu nuen haize indartsuak aurpegian gogor jotzen zidan. Begiak itxi eta lurrarekin aurkitu nintzen.

Irune Iraragorri 6.B 

                                        

IKASTOLAN HARRAPATUTA



IKASTOLAN

HARRAPATUTA


 Arratsaldeko seirak ziran eta Ikastolan ni bakarrik nengoan. Benetan ikaratu nintzan ateak ixten ikusi nebazanean. Ez neukan gurasoekin berba egiteko komunikabiderik.

 Nire gelatik urten eta pasilorantza joan nintzan, leihotik begiratu eta ez egoan autobus bat ere ez. Orduan, gelarantza bueltatu nintzan esperantzarik gabe. Gelan jesarrita nengoan ikaratuta eta asper-asper eginda, dana isil-isilik egoan eta liburu bat irakurtzen hasi nintzan, baina, halako batean, leihoak danbadaka hasi ziran, lehenengotan haizea zala pentsatzen neban, baina, konturatu nintzan ez ebala haize zipitzik ere egiten. Orduan, galdetu nuen:
- Norbait dago hor?
Ez zidan inork erantzun, baina, barre algarak entzuten nabazan:
- Jajajajaja!!
- Nor dago hor? - galdetu nuen barriro ere.

Orduan, erantzun zidaten:
- Lehioak gara.
- Noiztik leihoek berba egiten dute? - galdetu nuen.       
- Ikastola honetan betidanik, hilerri baten gainean eraikita dagoalako - erantzun zidaten.
- Egia da? - barriro ere galdetu nuen.
- Bai - orain hiztegiek.
- A zelako sustoa! Hiztegiek ere hitz egiten dute ala? - esan nuen.

Orduan, lehioak hiztegiak eta ni lagunak egin ginan eta nire arazoa azaldu nien. Laster batean, ulertu zidaten.

Halako batean, pasiloan zarata bat entzun eta hiztegiak eta leihoak isilik geratu ziran.
- Andereño bat! - esan nuen.
Pasilorantza urten eta barriro gelara sartu nitzan lapurrak zirala konturatu nintzanean. Nire lagun barriei esan eta hiztegiek esan zidaten:
- Hartu hauts magiko honek, ikustezina bihurtuko zara - esan zidaten - baina, zarata egiten badozu ikusi egingo zaitue.

Ikustezina bihurtu eta, ondoren, lapurrak sartu ziran gelan. Halako batean, eztul egin eta lapurrak ikusi ninduten.
- Lagundu nazatela hildakoen arimek! Ez minik egin! - esan nuen hitz- totelka.
- Hori zuk uste dozu! - esan zidan lapur batek.

Orduan, entziklopediak hegaz urten eta lapurren gainean bota ziran.
- Lagundu!-garrasi egin zuten lapurrek.
Ni gelatik korriketan urten eta eskilarak bajatuta, bigarren pisura joan nintzen.
Han, andereño bat aurkitu nuen. Lapurrak egoazala esan eta esan zidan:
- Ertzainei deituko diet.
Ertzainak etorri eta eurek sartzen ziran bitartean ni urten egin nintzan.

 Bide bastarretik joan nintzan eta etxera afal ordurako heldu nintzan. Leihoen eta hiztegien sekretua gure artean zegoen ,behintzat, ni bizirik nagoen bitartean.


Oier Gallastegui 6.B

The fantastic mind maps of our students

Hauek dira scienceko klaseetan gure ikasleek egin dabezan mind mapak. Lan bikaina egin dabe! CONGRATULATIONS!

























jueves, 12 de junio de 2014

ORIENTEERING

Kaixo danori.

Atzo, orienteering saio bat egin genduan. Oso ondo ibili ginan 3.zikloko ikasle guztiak eta irakasleak ere.
Soinketako irakasleak azaldutako lana ondo bete genduan, mapa jarraituz, ondo heldu ginan helmugara.

Hona hemen atzoko argazki batzuuk:



jueves, 15 de mayo de 2014

GURE HIRIA DISEINATZEN

Unitate multidiziplinarrak lantzen aritu gara aste honeetan. Hori dala eta, kutsadura bako hiria sortu dogu maketa bat eginez eta material birziklatua erabiliz. Honi esker, energia barriztagarriekaz herri bat sortzea posible dala eta bizimodu osasuntsua eukitea posible dala ikasi dogu.







viernes, 11 de abril de 2014

ARESKETAMENDI - ENERGIA BARRIZTAGARRIAK

Kaixo danori.
Unitate multidisziplinarrarekin jarraituz, atzo Amurriora joan ginan. Bertan energia barriztagarrien parke bat dago. Parkean, hamabostaldi honetan ikasitako gauzak ikusi eta erabili genduzan.
Egun zoragarria!!!
Hona hemen argazki batzuk.





martes, 8 de abril de 2014

Sukalde ekologikoa

Kaixo!
Hamabostaldi honetan unitate multidisziplinarra lantzen gagoz, 6. mailako gaia "Energia" da. Momentuz gauza bat argi daukagu energia ere arduratsuan kontsumitu behar dogula. Ez da alperrik gastatu behar eta zenbat eta gitxiago kutsatu, hobeto. Hori dala eta, Sukalde Ekologiak egin doguz. 





Hurrengo pausua, Eguzkiak laguntzen badau, sukalde honetan saltxitza bat prestatzea izango da.

Liburu Azoka


Mila esker...
2. eskuko liburu azokan parte hartu dozuen guztioi..
Oraingo honetan 1.052€ batu doguz. 
Ziur diru laguntza hau eskertuko deuskuela.

Hau bai Sormena!

Oraingoan sukaldaritza praktikatu dogu.
Danetarik prestatu dogu: batidoak, pintxoak, frutak...
Eta gero... Umm... ze gozo!!!




miércoles, 2 de abril de 2014

GURE MUSEOAK!


Gure ikasleek, plastikako orduan, Gure Museoak proiektua egin dabe. Horretarako, Picasso, Botero, Andy Warhol, Velazquez eta Joan Miróren obrak eta teknikak aztertu dabez eta teknika horreek aplikatuz, euren obrak sortu dabez. Azkenik, gelaren aurrean aurkeztu eta mural baten kokatu doguz.






Euskal Herria eta Afganistan aztertzen



Egun hauetan proiektu bat egiten egon gara eta Euskal Herriko eta Afganistaneko egoera bat aztertu dogu eta euren kulturak konparatu egin doguz. Horretarako, dokumentalak ikusi, aztertu, komentatu, informazioa bildu, hausnartu eta azkenik, gure proiektu finala aurkeztu dogu. Hona hemen guk egindako lana!






martes, 18 de marzo de 2014

EUSKERAKO PROIEKTUA

Aste honeetan euskerako proiektu bat egiten egon gara. Proiektuaren helburua leku baten deskribapena egitea izan da eta horretarako, existitzen dan hiri baten edo guk asmatutako leku bat deskribatu behar izan dogu. Horretarako, prozesu bat jarraitu dogu: Lehenik eta behin, gure herria diseinatu dogu taldekide guztien ideiak kontutan hartuta. Ondoren, deskribapena beste borradore baten idatzi dogu irakasleak emondako baldintzak sartuz. Gero, kartulina batera deskribapena eta gure hirien irudia pasatu dogu. Azkenik, gelakideen aurrean gure proiektua aurkeztu dogu. Oso ondo pasatu dogu!