viernes, 11 de abril de 2014

ARESKETAMENDI - ENERGIA BARRIZTAGARRIAK

Kaixo danori.
Unitate multidisziplinarrarekin jarraituz, atzo Amurriora joan ginan. Bertan energia barriztagarrien parke bat dago. Parkean, hamabostaldi honetan ikasitako gauzak ikusi eta erabili genduzan.
Egun zoragarria!!!
Hona hemen argazki batzuk.





martes, 8 de abril de 2014

Sukalde ekologikoa

Kaixo!
Hamabostaldi honetan unitate multidisziplinarra lantzen gagoz, 6. mailako gaia "Energia" da. Momentuz gauza bat argi daukagu energia ere arduratsuan kontsumitu behar dogula. Ez da alperrik gastatu behar eta zenbat eta gitxiago kutsatu, hobeto. Hori dala eta, Sukalde Ekologiak egin doguz. 





Hurrengo pausua, Eguzkiak laguntzen badau, sukalde honetan saltxitza bat prestatzea izango da.

Liburu Azoka


Mila esker...
2. eskuko liburu azokan parte hartu dozuen guztioi..
Oraingo honetan 1.052€ batu doguz. 
Ziur diru laguntza hau eskertuko deuskuela.

Hau bai Sormena!

Oraingoan sukaldaritza praktikatu dogu.
Danetarik prestatu dogu: batidoak, pintxoak, frutak...
Eta gero... Umm... ze gozo!!!




miércoles, 2 de abril de 2014

GURE MUSEOAK!


Gure ikasleek, plastikako orduan, Gure Museoak proiektua egin dabe. Horretarako, Picasso, Botero, Andy Warhol, Velazquez eta Joan Miróren obrak eta teknikak aztertu dabez eta teknika horreek aplikatuz, euren obrak sortu dabez. Azkenik, gelaren aurrean aurkeztu eta mural baten kokatu doguz.






Euskal Herria eta Afganistan aztertzen



Egun hauetan proiektu bat egiten egon gara eta Euskal Herriko eta Afganistaneko egoera bat aztertu dogu eta euren kulturak konparatu egin doguz. Horretarako, dokumentalak ikusi, aztertu, komentatu, informazioa bildu, hausnartu eta azkenik, gure proiektu finala aurkeztu dogu. Hona hemen guk egindako lana!