Mostrando entradas con la etiqueta Unitate Multidiziplinarrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Unitate Multidiziplinarrak. Mostrar todas las entradas

jueves, 21 de marzo de 2013

4.EGUNA

Gaur atzo herritarrei egindako inkesta aztertu dogu eta horregaz portzentaiak eta grafikoak egin doguz. Orokorrean, jendeak ingurumena zaintzen dauala esan daikegu, beraz asko poztu gara!Ondoren, "Suaren bila" testua irakurri dogu eta taldeka komentatu dogu eta ariketak egin doguz.  Amaitzeko, power pointa egiten jarraitu dogu.



miércoles, 20 de marzo de 2013

IRTEERA - ARESKETAMENDI PARKEA

Atzo 6. mailako ikasleak Unitate Multidiziplanarrerikn zerikusia duen irteera bat egin eben Aresketamendi Parkera. Bertan, energia berriztagarriei buruzko gauzak ikasi ebezan.


jueves, 14 de marzo de 2013

3.EGUNA

Egun honetan etxetik ekarritako fakturak aztertu doguz. Fakturak gasa, elektrizitatea eta urarenak dira. Lehenengo, bakoitzeren portzentaiak atara doguz. Gero, fakturen diru kopurua kalkulatu eta bataz bestekoa atara dogu. Heziketa fisikoan, energiari buruzko jolasak egin doguz; adibidez, gure bihotzaren taupaden abiadura kalkuratu. Azkenik, gelan arratsaldean egin beharko dogun inkesta prestatu dogu, energiari buruzko galderak eginez. Inkesta, herritarrei egingo deutsieguz eta horrela ingurumena zaintzen daben jakingo dogu.












Honeek dira herritik egin gendun inkestaren argazkiak:










martes, 12 de marzo de 2013

2.EGUNA

Gaur goizean autopistari buruzko informazinoa bilatu dogu eta taldeka autopistaren alde positiboak eta negatiboak topatu doguz. Ondoren, talde haundian alde honeek komentatu doguz eta idazkariak arbelan apuntatu dauz.
Honen ostean AHT-ari buruzko debatea egin dogu eta oso ondo urten da. Eguna amaitzeko energia berriztagarrien power pointa jarraitzen aritu gara.



lunes, 11 de marzo de 2013

UNITATE MULTIDIZIPLINARRAK: ENERGIA

Gaur multidiziplinarrak hasi doguz eta gaia "Energia" da. Hori dala eta, energiari buruzko jakin doguzan ideiak batu doguz eta eskema bat egin dogu. Ondoren, etxetik ekarritako barriak eta albisteak irakurri doguz eta gaur egun dagozan arazoei buruz berba egin dogu. Gero, bideo batzuk ikusi doguz eta bertan mundua kutsatuta dagoela ikusi dogu. Harrigarriak eta inpaktanteak izan dira beraz, saiatu behar planeta zaintzen. Honen ostean, "Energia-kontuak" testua irakurri dogu eta ingurumena zaintzeko 10 arau ikasi doguz. Amaitzeko, energia barriztagarrien power pointa egin dogu.