martes, 26 de noviembre de 2013

Kaixo danori.
Dakizuenez, datorren abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dogu. Hori dala eta,  hainbat ekintza prestatu doguz. Horretarako "Behin betiko" abestia gogoratuko dogu.
Ahaztuta badaukazue... ez arduratu! Hemen daukazue abestia.

lunes, 18 de noviembre de 2013

Kaixo danori:

Dakizuenez, urtero, 2.eskuko jolasen azoka egiten dogu.
Aurten ere azoka prestatzen gabilz. Pasadan astean jolasak batu eta antolatu genduzan eta aste honetan jolasak saltzea tokatzen jaku. Animatu eta jolasak erosi!




Oso pozik ibili gara Agenda 21eko partaideak jolasak batzen eta antolatzen.

Eskerrik asko!

miércoles, 13 de noviembre de 2013

AUPA EUSKARA!

AUPA EUSKERA!

Euskera oso hizkuntza zaharra da eta bizirik iraun dau gure artean berba egin dogulako. Denboralde bat egoan, euskera oso hedatuta egon zana, baina orain, ostera hiltzen dago.

Pentsatuko dozue “ euskera hiltzen dago,oh…” baina ez da bakarra desagertzen dagena, adibidez, bable. Munduan pertsona asko kezkatuta dagoz hizkuntzaren krisiagaitik. Ingurumenan adibidez, espezieren galerearen kezkea dago, gauza bardina da hizkuntzagaz.

Zergaitik desagertzen da euskera? Galdera honeri erantzutea oso erreza da. Bat, gazteak gure artean ez dogu euskerarik egiten eta bi, Internet. “ Internetek zer lotura dauka euskera galtzearekin?” Pentsatuko dozue. Gure gustuko web orriak ez dagozanez euskeraz, beste hizkuntza horretara ohitzen gara eta badakizue…

Euskera desagertuko balitz, zelan izango zan gure bizitza? Nirea, oso zaila izango zan.
Ikastolan ez nuke piperrik ulertuko, trikin partiturakaz burutik eginda egongo nintzan eta beste gauzetan “ ni te cuento”. Zuek zelan egingo zeunkie euskeraz egin dozuen guztia erderaz?

Gu euskaldunak bagara: euskera hedatuko dogu, Interneten euskera gehiago sartuko dogu, erdera itziko dogu eta hau guztia egiten dogunean gure seme-alabei erakutsiko deutsagu guk, euskaldunok ez dogula inoiz euskera itzi eta itziko eta orduan bai! Euskera bizirik iraungo dau. Beti esango dogu: “ egin nigaz gura dozuena, baina bizirik iraun gura dot.” 
 
Jon Etxebarria 

martes, 12 de noviembre de 2013

6. Maila SORMENA


Kaixo danori:
Hemen gagoz, aurten ere, kurtso barri bat aurrera eroateko. Aurten ere gure ordutegian Sormena ordu bat daukagu, horregaitik erakutsiko deutsuegu ordu honetan egin dogun esperimentu txiki bat.
Ia gustatzen jatzuen!

lunes, 1 de julio de 2013

HELDU DIRA AURTENGO UDALEKUAK

Aurtengoan ere, Lauxeta Ikastolako "Euskeraz Egin Taldea"k hainbat udaleku jarri dauz martxan. Kokapen ezberdina daukaten arren, gozatu eta ikasteko esparruak dira.
 Nafarroa aldera joakuz txikienak, 9-10 urte bitartekoak. Lizarrako Obeki aterpetxean igaroko dabez pare bat aste. Eguraldi ona ziurtatuta, pistinaz eta bertako instalazioez gozatzeko aukera izango dabe, ekintza ezberdinetan: ibilaldiak, igerilekua, ingelesa, esperimentuak, jokoak, etab.
Arabako Egino izeneko herritxoan izango dira 11-13 urte bitartekoak. Bertako ingurune menditsu bezain lasaiak eskaintzen dauzan aukerak aprobetxatuz ingurunearekin kontaktuan igaroko dabe bertako estantzia. Eskalada, mendi irteerak, akanpadak, etab. egin ahal izango dabez ekintza anitzez (jokoak, tailerrak, ingelesa) gozatuz.

Learning By Doing "Summer Camp"ean ingelesa ikasi eta jende berria ezagutu ahal izango dabe 11-14 urte artekoek (ikastolako ikasleak zein ikastolaz kanpokoak). Ingeles saioak, tailerrak, taldeko ekintzak, igerilekua, etab. Lauaxeta Ikastolako instalazioei probetxua aterata, ondo pasatuko dogu.




Udalekuak martxan dagozala, blog hau betetzen joango gara. Udaleku ezberdinetako kideak zertan dabiltzaten ikusi eta eurekin batera bizitzen ari diran esperietziaz gozatu ahal izateko.

martes, 11 de junio de 2013

5. Maila Multidisziplinarra

Kaixo danori!
Azkenengo aste bietan, 5. mailan, unitate multidisziplinarra lantzen egon gara.
Gaia Lan sektoreak izan da. Asko ikasi dogu eta primeran pasatu ere.
Egun baten Mendibitzu baserria bisitatzera joan giñan. Animaliekaz ibili, ardiak jetzi, gaztaren prozesua ikusi.. hainbat gauza egin genduzan.
Beste egun baten Ibaizabal argitaletxea ikustera joan giñan. Hemen liburuak egiteko prozesua hobeto ezagutu genduan.
Hona hemen atara genduzan argazki batzuk.
















viernes, 7 de junio de 2013

jueves, 6 de junio de 2013

IRAGARKIAK SORTZEN!

Gaur ikasleek iragarkiak zelan egiten diran ikasi dabe eta talde bakotxak iragarki bat aurkeztu dau. Ideia oso originalak bururatu jakez eta kartel guztiz erakargarriak egin dabez.