miércoles, 30 de noviembre de 2011

Mila esker Azoka Solidarioan parte hartu dozuen guztioi

IÑAKI MALAXETXEBARRIA - AZOKA SOLIDARIOA

Ondorengo lerroetan, Eneko Apoita 6. mailako ikasleak Iñaki Malax-i egindako elkarrizketa daukagu. Iñaki, Agenda 21eko partaideetako bat da eta azoka Solidarioaren Antolatzaileetako bat.
Aurtengo azoka amaitu da eta berarekin hitz egiteko aukera izan dogu:



Eneko: Zergaitik egiten da azoka? zein da bere helburua?

Iñaki: Helburu bi daukaz:  - alde batetik, ikastolako ikasleak sensibilizatu nahi doguz hau da, Lauaxetako ikasleak beharrizanak daukiezan beste pertsona batzuen alde lan egiteko prest jarri nahi doguz. - Beste alde batetik Filipinasen dagozan ume pobreei eskolara joan ahal izateko eta jan ahal izateko dirua batzen dogu.

Eneko: Noiztik egiten da azoka solidarioa?

Iñaki: Gitxigorabehera 10 urte daroaguz azoka antolatzen.

Eneko: Zenbat diru batzen dozue danon artean?

Iñaki: Jostailu guztiak prezio bardina daukiela, ikasle gehienok zerbait erosten dozuela eta urtero ikasle kopuru bardina zagoziela kontutan izanik, urtero diru kantitate bardintsua batzen da: 1. 400euro gutxi gora behera.

Eneko: Zenbat umeek hartzen dabe parte? 

Iñaki: Jostailuak ekartzen eta erosten HHko eta LHko ikasle guztiak hartzen dabe parte, hau da., 758 ikasle. Antolaketan batxiler 2. maila X taldeko "Lur" arloko ikasle taldeko 8 ikasleak ibilten dira..

Eneko: Nora eroaten dozue dirua?

Iñaki: Dirua Filipinasera bialtzen dogu. Bertan lan egiten dauan talde batek (Lihuck Panahiusa) dirua, umeak eskolara joan ahal izateko, liburuak erosteko, janaria emoteko, garraiorako... eta abarrerako erabiltzen dau.

Eneko: Pozik zagoz zure lanarekin ?

Iñaki: Oso pozik ikastola honetako ikasleak gogo haundiz hartzen dabe parte ekintza  honetan . Hori dala eta gauzak ondo ateratzen dira.

Eneko: Nork laguntzen deutsu azoka ipintzen? 

Iñaki: Aurreko puntuan aipatu dodan legez antolaketan batxiler 2. maila B taldeko "Lur" arloko ikasle taldeko 8 ikasleak ibiltzen dira.

Eneko: Eskerrikasko Iñaki galderei erantzutearren.

Iñaki: Eskerrikasko zuei be interesagaitik

martes, 29 de noviembre de 2011

Scratch - Ariketa Praktikoa I

Kaixo, Lauaxeta ikastolako Scratch-EROak:
Scratch lantzen hasiko gara, eta istorio txiki bat asmatu behar dogu.
Hurrengo aste bietan zehar istorio bat egin beharko dogu. Zuen lanak hurrengo baldintzak bete behar ditu:
  • Hirunakako lana da.
  • Hirukoteak zuen artean konpondu behar dozuez.
  • Talde bikoitiren bat egon daiteke.
  • Zuen istorioak behean idazti dogun testuagaz bat etorri behar dau.
  • Saioa amaitzean, ez ahaztu zuen lana pen drivean gordetzen.
  • Gitxienez, 4 hondo erabili behar dira:
    • Izenburua
    • Hasierea
    • Gertaerea
    • Amaierea
  • Gitxienez, 3 objektu erabili behar dira:
    • Txoria
    • Oiz mendiko haize errotea
    • Basozaina
  • Objektuak animatu egin behar dozuez.
  • Gitxienez, 30 segundoko metrajea izan behar dau animazinoak.
  • Gehienez, 60 segundokoa.
  • Azkenengo hondoan zuen izen-abizenak agertu behar dira. Argazkiak ere agertu daitekez.
Hona hemen istoriotxoaren testua:

Oiz mendi ingurura, txori bat heldu da. Hara heltzean, ikaratu egin da parke eolikoko aerosorgailu hain handiak ikusita. Erraldoiak dirala uste dau. Han dagoan bitartean, basozaina ikusten dau eta harengana hurreratzea erabagiten dau. Berba egiten hasten dira:
TXORIA: —Kaixo, basozaina!
BASOZAINA: —Iepa, txoritxo!
TXORIA: —Zer dira hemen aurrean ikusten dodazan erraldoi honeek?
BASOZAINA: —Ba, Oizko haize errotak dira.
TXORIA: Eta zertarako dagoz hor?
BASOZAINA: —Energia sortzen dabe, etxeetan argia izan daigun!
TXORIA: —Hori ona da orduan, baina zuentzat! Guretzat ez dira hain onak, hortik pasatzean hilteko arriskua daukagulako.
Holan berbetan dagozala, Haize errota batek txoriaren penak entzuten dauz eta txoriagaz berbetan hasten da.
HAIZE ERROTEA: —Parkatu, txoritxo, baina zuen arteko berbaldia entzun dot eta gauza bat bururatu jat.
TXORIA: Eta zer bururatu jatzu bada?
HAIZE ERROTEA: —Zuek nire ondora arrimatu baino lehen geratu egingo naz zuek pasatzeko. Eta gero barriro martxan jarriko naz.
TXORIA: —Ideia bikaina iruditzen jat.. Horrela, zuek eta guk onura lortuko dogu.
Eta harrezkero, Oiztik pasatzen diran txoriak lagun bat daukie: aerosorgailu argia eta zuhurra, eurak pasatzean geratzen dana eta gero barriro martxan jarten dana.

lunes, 28 de noviembre de 2011

¿Que es el ciberbullying?

Laister ciberbullying-ari buruzko ekintzak egiten hasiko gara 3. zikloan. Hori dala eta, hasiera lez, ondorengo bideotxo hau proposatzen deutsuegu Ciberbullying-a zer da ikusten joan zaitezen.

Cyberbullying supone el acoso mediante burlas, amenazas o cosas similares a traves de la utilización de internet y teléfonos móviles.

GALLARTARA IRTEERA

Gallartara egin gendun irteera, oso dibertigarria izan zan. Gallarta herrira joan ginen Meatzarien Museoa ikustera. Bertan, Gorkak emondako azalpenakaz, gauza barri asko ikasi genduzan. Zelako bizitza gogorra meatzariena!

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Gallartako herrian kokatuta dago, Bizkaiko Enkarterrian, aire zabaleko burdin-ustiapen handiaren ondoan. Leku horretan Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua aurkitzen da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.



Ondoren, Zugastietara joan ginan bazkaltzera eta herri bitxi bat dala ikusi genduan.


















Amaitzeko, funikularrez bajatu ginen, zelako paisaia polita! Bertako gidariak ere funikularrari buruz azalpen on bat emon euskun.
Holako egun gehiago eukitea espero dogu.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

ELKARTASUNAREN JOSTAILU AZOKA

Urtero bezala, martxan da aurtengoan ere Lauaxeta Ikastolako Jostailu azoka. Eguaztenerarte daukagu etxean erabiltzen ez doguzan jostailuak ekartzeko, ondoren prezio sinboliko batean salduko dira ikasleen artean. Lortzen dugun diruarekin Filipaneseko herri txiki batean lan egiten dan GKE erakunde bat laguntzeko balio deusku, ia bere hezkuntza proiektuak indartzea lortzen dogun gure laguntza ekonomiko txikiarekin.



Azoka antolatzen arduratzen dan arduradunarekin egon gara eta laister, egin deutsagun elkarrizketan berri izango dozue bertan.

INGURUKO BIDEOAK - 6. MAILA

Ondorengo bideotxoak erditzeari buruzkoak dira eta gaia ulertzeko baliagarriak izango jatzuez. Ia gustatzen jatzuezan!!!


MY FREE TIME

In my free time I play football but I don’t play tennis.
I ride my bike and I swim at the weekend for two or three hours.
I don´t play the guitar but I sing with my friends.
At the weekend I read books, I watch TV, I listen to CDs and I play computer games.
My favourite TV programme is at on Fridays.



Do you play tennis?  NO
Do you play football?  YES
Do you ride a bike?  YES
Do you play guitar? NO
Do your sing? YES
Do your watch TV? YES
Do your read books? YES
Do you  listen to CDs? YES
Do you play computers games? YES

(Nerea Cobo)

martes, 22 de noviembre de 2011

ENTREVISTA A XABIER ETXEBARRIA

ENTREVISTA



Estamos con Xabier Etxebarria un jugador de fútbol que juega en el Athletic B
Jugador que también ha estado jugando con el Athletic de Bilbao.
Entrevistador:
· ¿Por qué quisiste ser futbolista?
Xabier:
-Porque mi padre también era futbolista y porque desde pequeño jugaba al fútbol.
· ¿Cuál es tu trayectoria?
-Arratia hasta 2. Juvenil, Indartsu 3. Juvenil, Zamudio los siguientes dos años y desde entonces en el Bilbao Athletic.
· ¿Cómo te sentiste cuando metiste tu primer gol con el Athletic?
-Una satisfacción y alegría impresionante.
· ¿Cómo te sentiste al ponerte la camiseta del Athletic por primera vez?
-Como si hubiera cumplido un sueño.
· ¿Te pusiste nervioso en el partido Barcelona-Athletic?
-Bastante, mucho, pero cuando empieza  el partido se te quitan los nervios.
· ¿Además del fútbol tienes otra afición?
-Sí, me gustan todos los deportes en general, pero ir al monte es el que más.
· ¿Es muy sacrificado para ti ser futbolista profesional?
-No, porque al final haces algo que te gusta.
· ¿Hay que estudiar además de jugar al fútbol?
-Por supuesto.
· ¿Qué consejos darías a un niño que quiera ser futbolista?
-Al principio lo importante es aprender y no dejar las cosas como el estudio  aparte y a la larga mucho sacrificio y ganas para conseguir tus objetivos y no rendirse nunca.
·¿Algo más que quieras decirnos?
-Que trabajando cada día y esforzándote al máximo cada día puedes conseguir cualquier meta.



 Hemos estado con un gran futbolista jugador del Athletic Club de Bilbao.

(Jon Bengoa)

jueves, 17 de noviembre de 2011

ROBOTIKA BLOGA SORTU DOGU

Robotika, Scratch, Lego eta Teknologia Berriekin zerikusia daukaten gaiak lantzeko blog berri bat sortu dogu. Blog honen helbidea eskumako zutabean eukiko dozue. Animatu zaitez sartzera eta partehartzera!!!
http://www.robotikalmh.blogspot.com/

AGENDA 21 ETA AZOKA SOLIDARIOA

Datorren astean, Lauaxeta Ikastolan, Azoka Solidarioa ospatuko dogu Agenda 21ak proposatutako programazioaren barruan. Dana-dala, aldez aurretik, Eskolako Agenda 21 zer dan azalduko dogu eta ondoren iazko Azoka Solidarioko bideo bat ikusteko aukera izango dozue.

Zer da Eskolako Agenda 21?

Eskolako Agenda 21 da hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana.
Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:
  • Eskolaren ingurumena hobetzea.
  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.
  • Tokiko komunitatean parte hartzea.
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.

2010-2011 AZOKA SOLIDARIOA

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Aurten ere SCRATCH

Dagoeneko, aurtengo Scratch proiektua martxan dago!!!
Iazkoarekin alderatuta, aurtengoan, ziklo osora zabaldu dogu, horrexegatik, zuen etxeetan "Scratch" hitza entzuten hasiak zagoze. Hau dala eta Scratcha zertan datzan azaltzera joko dogu.


Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:


• Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea
• Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea
• Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea
• Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea
• Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera
• Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera
• Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
• Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
• Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
• Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea

Scratch es una aplicación informática destinada principalmente a los niños y les permite explorar y experimentar con los conceptos de programación de ordenadores mediante el uso de una sencilla interfaz gráfica. Scratch en el aula sirve entre otras cosas para:
  • Desarrollar el pensamiento lógico y algorítmico
  • Desarrollar métodos para solucionar problemas de manera metódica y ordenada
  • Desarrollar el hábito de hacer autodiagnosis con respecto a su trabajo
  • Desarrollar la capacidad de poner en duda las ideas de uno mismo
  • Tener la posibilidad de obtener resultados complejos a partir de ideas simples
  • Trabajar cada cual a su ritmo en función de sus propias competencias
  • Aprender y asumir conceptos matemáticos: coordenadas, variables, algoritmos, aleatoriedad
  • Aprender los fundamentos de la programación
  • Usar distintos medios: sonido, imagen, texto, gráfico…
  • Posibilitar el aprendizaje colaborativo a través del intercambio de conocimiento

Ondorengo bideoan, scratch non eta zelan deskargatu ahal dozuen azaltzen da. Gurasoei ere proiektu berri honetan partehartzera gonbidatzen zaituztegu. Animo eta gogoratu...PAKTIKATU ETA PARTEKATU/ PRACTICA Y COMPARTE

ONGI ETORRI GURE BLOGERA

Blog honen kudeatzaileak, Lauaxeta Ikastolako 3. zikloko irakasleak eta tutoreak gara. Gure helburua, ikasturtean zehar egiten doguzan ekintzen erakusleihoa sortzea da. Horrez gain, zuen seme-alabei dagozkien hainbat ohar eta iradokizun blog honetan eskegiten joango gara.
Zuen laguntza eta iradokizunei zabalik gagoz eta ea tresna berri hauen bitartez guztiok ere ondo pasatzen dogun! Hortaz, Ekin diezaiogun lanari!!!