martes, 26 de noviembre de 2013

Kaixo danori.
Dakizuenez, datorren abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dogu. Hori dala eta,  hainbat ekintza prestatu doguz. Horretarako "Behin betiko" abestia gogoratuko dogu.
Ahaztuta badaukazue... ez arduratu! Hemen daukazue abestia.

lunes, 18 de noviembre de 2013

Kaixo danori:

Dakizuenez, urtero, 2.eskuko jolasen azoka egiten dogu.
Aurten ere azoka prestatzen gabilz. Pasadan astean jolasak batu eta antolatu genduzan eta aste honetan jolasak saltzea tokatzen jaku. Animatu eta jolasak erosi!




Oso pozik ibili gara Agenda 21eko partaideak jolasak batzen eta antolatzen.

Eskerrik asko!

miércoles, 13 de noviembre de 2013

AUPA EUSKARA!

AUPA EUSKERA!

Euskera oso hizkuntza zaharra da eta bizirik iraun dau gure artean berba egin dogulako. Denboralde bat egoan, euskera oso hedatuta egon zana, baina orain, ostera hiltzen dago.

Pentsatuko dozue “ euskera hiltzen dago,oh…” baina ez da bakarra desagertzen dagena, adibidez, bable. Munduan pertsona asko kezkatuta dagoz hizkuntzaren krisiagaitik. Ingurumenan adibidez, espezieren galerearen kezkea dago, gauza bardina da hizkuntzagaz.

Zergaitik desagertzen da euskera? Galdera honeri erantzutea oso erreza da. Bat, gazteak gure artean ez dogu euskerarik egiten eta bi, Internet. “ Internetek zer lotura dauka euskera galtzearekin?” Pentsatuko dozue. Gure gustuko web orriak ez dagozanez euskeraz, beste hizkuntza horretara ohitzen gara eta badakizue…

Euskera desagertuko balitz, zelan izango zan gure bizitza? Nirea, oso zaila izango zan.
Ikastolan ez nuke piperrik ulertuko, trikin partiturakaz burutik eginda egongo nintzan eta beste gauzetan “ ni te cuento”. Zuek zelan egingo zeunkie euskeraz egin dozuen guztia erderaz?

Gu euskaldunak bagara: euskera hedatuko dogu, Interneten euskera gehiago sartuko dogu, erdera itziko dogu eta hau guztia egiten dogunean gure seme-alabei erakutsiko deutsagu guk, euskaldunok ez dogula inoiz euskera itzi eta itziko eta orduan bai! Euskera bizirik iraungo dau. Beti esango dogu: “ egin nigaz gura dozuena, baina bizirik iraun gura dot.” 
 
Jon Etxebarria 

martes, 12 de noviembre de 2013

6. Maila SORMENA


Kaixo danori:
Hemen gagoz, aurten ere, kurtso barri bat aurrera eroateko. Aurten ere gure ordutegian Sormena ordu bat daukagu, horregaitik erakutsiko deutsuegu ordu honetan egin dogun esperimentu txiki bat.
Ia gustatzen jatzuen!