viernes, 24 de mayo de 2013

SCRATCH EGUNEKO EGUTEGIA


Azkenean heldu da luzaroan gure egutegian gorriz markatutako eguna. 200 ume inguru, azken asteetan asmatu, sortu eta garatu dituzten proiektuak partekatzeko espazio batez gozatu ahal izango dute. Jardunaldian zehar ekintza desberdinak egongo dira egoitzaren arabera.

viernes, 17 de mayo de 2013

Hona hemen 5. mailako ikasle batek egin dauan lan boluntarioa. Lauaxeta ikastolako barri bat hartu eta mapa kontzeptual bat egin dau. Lan honi esker, cmaptools programaren erabilera ikusi daiteke eta baita, kurtso hasieratik hona izandako garapena ere.

lunes, 13 de mayo de 2013

SCRATCH EGUNERAKO TALDEAK

Dagoeneko aukeratu doguz Scrath egunean euren proiektuen aurkezpena egingo dabezan taldeen bozeramaleak. Hona hemen euren argazkiak

LEGOXETA1





LEGOXETA2

viernes, 10 de mayo de 2013

Blog Barria - Udalekuak

Oraingo honetan, Lauaxeta Ikastolako blog barria aurkeztera gatoz.
Blog honetan, ikastolako udalekuak agertuko dira eta ekintzen jarraipena egin ahal izango dozue. Horrez gain aurreko urteetan egindakoak ikusi ahal izango dozuez.
Dana-dala, eskumako estekatan ere sarbidea aurkitu dezakezue

LAUAXETAKO UDALEKUAK


KAIXO LAGUN!


Aurtengoan ere, Lauxeta Ikastolako "Euskaraz Egin Taldea"k hainbat udaleku jarri dauz martxan. Kokapen ezberdina daukaten arren, gozatu eta ikasteko esparruak dira.

Nafarroa aldera joakuz txikienak, 9-10 urte bitartekoak. Lizarrako Obeki aterpetxean igaroko dabez pare bat aste. Eguraldi ona ziurtatuta, pistinaz eta bertako instalazioez gozatzeko aukera izango dabe, ekintza ezberdinetan: ibilaldiak, igerilekua, ingelesa, esperimentuak, jokoak, etab.

Arabako Egino izeneko herritxoan izango dira 11-13 urte bitartekoak. Bertako ingurune menditsu bezain lasaiak eskaintzen dauzan aukerak aprobetxatuz ingurunearekin kontaktuan igaroko dabe bertako estantzia. Eskalada, mendi irteerak, akanpadak, etab. egin ahal izango dabez ekintza anitzez (jokoak, tailerrak, ingelesa) gozatuz.

Learning By Doing
"Summer Camp"ean ingelesa ikasi eta jende berria ezagutu ahal izango dabe 11-14 urte artekoek (ikastolako ikasleak zein ikastolaz kanpokoak). Ingeles saioak, tailerrak, taldeko ekintzak, igerilekua, etab. Lauaxeta Ikastolako instalazioei probetxua aterata, ondo pasatuko dogu.