martes, 29 de noviembre de 2011

Scratch - Ariketa Praktikoa I

Kaixo, Lauaxeta ikastolako Scratch-EROak:
Scratch lantzen hasiko gara, eta istorio txiki bat asmatu behar dogu.
Hurrengo aste bietan zehar istorio bat egin beharko dogu. Zuen lanak hurrengo baldintzak bete behar ditu:
  • Hirunakako lana da.
  • Hirukoteak zuen artean konpondu behar dozuez.
  • Talde bikoitiren bat egon daiteke.
  • Zuen istorioak behean idazti dogun testuagaz bat etorri behar dau.
  • Saioa amaitzean, ez ahaztu zuen lana pen drivean gordetzen.
  • Gitxienez, 4 hondo erabili behar dira:
    • Izenburua
    • Hasierea
    • Gertaerea
    • Amaierea
  • Gitxienez, 3 objektu erabili behar dira:
    • Txoria
    • Oiz mendiko haize errotea
    • Basozaina
  • Objektuak animatu egin behar dozuez.
  • Gitxienez, 30 segundoko metrajea izan behar dau animazinoak.
  • Gehienez, 60 segundokoa.
  • Azkenengo hondoan zuen izen-abizenak agertu behar dira. Argazkiak ere agertu daitekez.
Hona hemen istoriotxoaren testua:

Oiz mendi ingurura, txori bat heldu da. Hara heltzean, ikaratu egin da parke eolikoko aerosorgailu hain handiak ikusita. Erraldoiak dirala uste dau. Han dagoan bitartean, basozaina ikusten dau eta harengana hurreratzea erabagiten dau. Berba egiten hasten dira:
TXORIA: —Kaixo, basozaina!
BASOZAINA: —Iepa, txoritxo!
TXORIA: —Zer dira hemen aurrean ikusten dodazan erraldoi honeek?
BASOZAINA: —Ba, Oizko haize errotak dira.
TXORIA: Eta zertarako dagoz hor?
BASOZAINA: —Energia sortzen dabe, etxeetan argia izan daigun!
TXORIA: —Hori ona da orduan, baina zuentzat! Guretzat ez dira hain onak, hortik pasatzean hilteko arriskua daukagulako.
Holan berbetan dagozala, Haize errota batek txoriaren penak entzuten dauz eta txoriagaz berbetan hasten da.
HAIZE ERROTEA: —Parkatu, txoritxo, baina zuen arteko berbaldia entzun dot eta gauza bat bururatu jat.
TXORIA: Eta zer bururatu jatzu bada?
HAIZE ERROTEA: —Zuek nire ondora arrimatu baino lehen geratu egingo naz zuek pasatzeko. Eta gero barriro martxan jarriko naz.
TXORIA: —Ideia bikaina iruditzen jat.. Horrela, zuek eta guk onura lortuko dogu.
Eta harrezkero, Oiztik pasatzen diran txoriak lagun bat daukie: aerosorgailu argia eta zuhurra, eurak pasatzean geratzen dana eta gero barriro martxan jarten dana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario