viernes, 16 de diciembre de 2011

OLENTZERO

Olentzero, Euskal Herrian Eguberria iragartzen duen pertsonaia da, Eguberriaren bi zentzuetan: neguko solstizioa, betidanik; eta Jesusen etorrera, kristautasuna ezarri zenez geroztik. Tradizio batzuetan, bizirik iraun duen azken jentila da, basajaun eta basandererekin batera.
Kondairaren arabera, Olentzero euskal mendietan bizi zen jentil bat zen. Behin, bere leinukoek zerumuga aldean izar handi bat ikusi omen zuten, eta zer ote zen galdetu zioten beraien arteko zaharrenari. Agureak esan zienez, neguaren amaiera iragartzen zuen izar hark. Hasiera batean kantak "negua heldu dala" zioen arren, kristautasunaren eraginez "Jesus jaio zala" ugari erabilia da.
Kixmiren jaiotza (Jesus salbatzailea), alegia. Hala, jentil guztiek beren burua amildegitik behera botatzeko agindu zuen. Guztiek bete zuten esana, Olentzerok izan ezik. Honek Belenera jo zuen, Jesus gurtzera eta Euskal Herrira itzulirik, Jesusen Berri Ona zabaltzen hasi zen.




Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian
Jesus jaio dela (edo negua heldu dala)
lasterka etorri da
berri ematera.

Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak erre baitu
arrautzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin.

Olentzero buruhandia
Entendimentuz jantzia
Bart arratsian edan omen du
Hamar arroko zahagia
Hau urde tripa haundia!
Tralalala tralalalala (bis)


Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian
Jesus jaio dela (edo negua heldu dala)
lasterka etorri da
berri ematera.

Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak erre baitu
arrautzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin.

Olentzero buruhandia
Entendimentuz jantzia
Bart arratsian edan omen du
Hamar arroko zahagia
Hau urde tripa haundia!
Tralalala tralalalala (bis)


Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian
Jesus jaio dela (edo negua heldu dala)
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak erre baitu
arrautzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin.
Olentzero buruhandia
Entendimentuz jantzia
Bart arratsian edan omen du
Hamar arroko zahagia
Hau urde tripa haundia!
Tralalala tralalalala (bis)

No hay comentarios:

Publicar un comentario