miércoles, 8 de febrero de 2012

Agenda 21- BIRZIKLATZEA

Birziklatzearen garrantzia
Izugarria da gaur egun sortzen dugun zabor kopurua, eta, gainera, populazioaren laurdenak baino ez ditu hondakinak bereizten eta bakoitza dagokion ontzira botatzen.

Garrantzitsua da bereiztea, izan ere, Lurreko baliabideak agortzen ari zaizkigu, eta, agortutakoan, ez dugu atzera egiterik izango. Bestalde, jendea jabetzen ez den arren, horrela jarraituz gero, gure ondorengoen bizitza gero eta zailagoa izango da. basoak, mendiak, lakuak, ibaiak, itsasoak, ta abar zaintzen ez baditugu, bertan dagoen bizitza guztia akabatzeko arriskua dago. Lurra ez ezik, gizakiak ere kaltetzen aria gara.

Gainera, birziklatzearekin, hondakin horiei (plastikoak, arropak, beirak, paperak, eta abar), industriatik pasatu ondoren, bizitza berria ematen diegu, produkzio ekologikoari bide emanez.

Herri garatuetan birziklatze lanak ondo egingo balira, herri xeheek ere energia baliatu ahal izango lukete, baina horretarako populazioaren % 90ak baino gehiagok birziklatu beharko luke.

Ekonomia arloari dagokionez, berriz, birziklatzeak lanpostu ugari sortuko luke. Hitz batean esatearren, birziklatzearekin gure Ama Lurraren etoirkizuna bermatzen dugu. birzikla ezazu!



No hay comentarios:

Publicar un comentario