viernes, 11 de mayo de 2012

XIAOREN BIZITZAKO BIDAIA


Ni jaio ondoren, nire gurasoek, anai-arreba bat nahi eben niretzat eta ondo pentsatu ondoren, Txinatik ume txiki bat adoptatzea erabaki eben.
  
Hiru urte nebazanean hasi ziran beharrezkoak ziran paper guztiak betetzen eta Bizkaiko Foru Aldundira eramaten. Bideratzeak asko luzatu ziran, lau urte itxaron behar izan genduezan, baina azkenean, 2008ko abuztuaren 14an berri ona emateko deitu egin euskuen.
    
Goiz hartan nire amarekin joan nintzan Bilbora, Gizarte-zerbitzuko bulegoetara. Hango gela baten egoan andra batek, Xiao, nire anaiaren argazkia erakutsi euskun. Oso polita iruditu jakun eta nik nire antza eukala esan neban, ulea nire moduan moztuta eukalako.





 

 Paperak betetzen amaitu gendue-zanean, irailaren 13an, Bilbora joan ginan hegazkina hartzera. Bilbotik Madrilera joan ginan,  gero Madriletik Frankfurtera eta azkenik, Frankfurtetik Shangaira. Bidaia osoak, 24 ordu iraun eban.

Shangain bi egun egon ginan exkursinoak egiten uria ezagutzeko. Ondoren, Chonchinera beste hegazkin baten joan ginan. Hango aireportutik autobus baten joan ginan Xiao egoan umezurtegira bera ezagutzeko. Xiaok urte eta erdi eukan, ule laburra eta gu ikustean negarrez hasi zan. Bakarrik nigaz egon gura eban.

Txinan 15 egunez egon ginan, Xiaoren paperak eta pasaportea egiten. Xiao danagaz beldurtzen zan, batez ere hoteleko logelan. Negar asko egiten eban eta horregatik egun osoa kanpoan pasatzen genduan. Eta janariarekin ere arazo asko eukazan.
          
Irailaren 30ean gure Zornotzako etxera heldu ginan. Lehenengo egunak gogorrak izan ziran Xiaorentzat; egunez, nahiko ondo pasatzen eban baina gaua heltzen zanean inoiz ez eban nahi lo egitera joan, isiltasunaren beldur zalako. Nire gurasoek euren logelan kuma bat ipintzea erabaki eben baina gauero amesgaiztoak eukazan eta bere buruagaz kumaren kontra jotzen eban. Pixkanaka etxean ziurtasuna hartzen joan zan baina kalera irteten ginanean, jende guztiaren beldur zan. Hala ere, urtebeteren buruan bi hizkuntzetan oso ondo eginten eban berba: euskaraz eta gaztelaniaz, nahiz eta gaztelaniagaz gaitasun gehiago eukan.
        
Poliki-poliki joan da Xiao beldurrik gabe bizitzen eta egiten. Txinatik etorri zan mutil polit ha mutil gogor eta koskorra da gaur egun, euskalduna gainera, eta guretzat oparirik onena.


PABLO PEREIRA

No hay comentarios:

Publicar un comentario